Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Zer da Erdi Aroa?
Ikerketen iturriakBeste inoiz ikasiko zenuenez, historian hainbat etapa luze bereizten dira, errazago aztertu ahal izateko. Orokorrean, garai bakoitzaren hasiera eta bukaera gizarte-aldaketa sakonak eragin zituzten gertaerekin bat datoz. Kronologiaren ikuspegitik, Erdi Aroa terminoa Cristobal Keller-ek finkatu zuen, XVII. mendean. Egile horren arabera, Erdi Aroa Konstantino Handia (IV. mendea) enperadorearen agintaldiaren eta Konstantinoplaren erorketaren (XV. mendea) arteko aldia izan zen. Gaur egun, trantsizio-garaia ere izan zela onartzen da (IV. mendetik VII.era), eta, horrela, Erdi Aroan hiru etapa nagusi bereziten dira: 2
Zure koadernoan erantzuteko.
Erdi Aroko egoera
Erdi Aroari buruzko jarrera aldatu egin da, denboraren poderioz. Garai batzuetan, goraipatu egin ohi zen, baina, beste batzuetan, basakeriaren, ustelkeriaren, gainbeheraren eta kultura-pobreziaren parekotzat jo izan da. Gaur egun ere, ohikoa da komunikabideetan “Erdi Arokoa” esamoldea erabiltzea intolerantzia-, pobrezia- eta gerra-egoerak deskribatzeko. Dena den, Europako kultura-ezaugarririk bereizgarrienetako batzuk (hala nola, europar gehienek erabiltzen dituzten hizkuntzak) Erdi Aroko mendeetan sortu ziren. Erdi Aroa aztertzeko iturriak
Gasteizko Andra Mariren katedrala
3
Zure koadernoan erantzuteko
|