Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Tarteko Erdi Aroa Penintsulan

Kristauen hedapena

Nafarroako Antso III. hil zenean, Gaztelako konderriak Leonekiko independentzia lortu zuen, eta erresuma bihurtu zen. Ordutik aurrera, Gaztela birkonkista-prozesuko buruetako bat izan zen.

XII. mendearen bigarren erdian, gaztelauen eta musulmanen indarrak parekatuta zeuden. Gaztelauek Toledo konkistatu zuten (1085ean), baina almorabideek garaitu egin zituzten, Sagrajasko Guduan (1086an). XII. mendean, ez zuten aurrerabide handirik lortu, batetik, Leongo erresumaren kontra borrokatu behar izan zutelako, eta, bestetik, 1157an almohadeak iritsi zirelako.

Alarcoseko Gudua galdu ondoren, 1212an, Gaztelako erregeak, Alfontso VIII.ak, armada osatu zuen Gaztelako, Aragoiko eta Nafarroako tropekin, eta garaipen garrantzitsua lortu zuten, Navas de Tolosako Guduan. Ondoren, Gaztelak —1230ean, Leonekin bat eginda zegoela— nahiko erraz konkistatu zituen Extremadurako eta Andaluziako eremuak, Granadako erresuma izan ezik.

Errekonkista

Portugal, bestalde, independentea zen 1143tik. Navas de Tolosako Guduan parte ez hartu arren, musulmanen ahultasunaz aprobetxatu eta Algarveraino hedatu zituen bere mugaldeak.

Gaztela bezalaxe, Aragoi ere erresuma bihurtu zen Nafarroako Antso Nagusia hil ondoren, eta, XI. mendearen bukaeran, Sobrarbe eta Ribagorza konderriak bereganatu zituen. Alfontso I.a errege zela, Aragoiko erresumak Nafarroa konkistatu eta Ebro erdialderaino iristea lortu zuen, almorabideek presioari aurre eginez. Hango hiri ugari menderatu zituen: Zaragoza (1118), Tutera eta Tarazona (1119), Calatayud (1120), Daroca (1121)... XII. mendearen erdialdera, Kataluniarekin bat egin eta Aragoiko koroa sortu zuen. Navas de Tolosako Gudua irabazi eta gero, Aragoiko koroak uharteak eta Valentziako erresuma bereganatu zituen.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.