Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiria: gizakiak sortua

Hiriak

Europan

Azken urteotan, hiri-hazkundeak atzera egin du Europan. Hiririk handienetako biztanle kopurua murriztu egin da. Erdiguneetako lurzorua oso garestia da, eta biztanle askok periferietara joatea erabaki dute. Ondorioz, metropoli-barrutiak hazi egiten dira.

Era berean, aipatzekoa da parte zaharrak berreskuratzen ari direla toki gehienetan, duela gutxira arte nahiko narriatuta baitzeuden.

Espainian

Gaur egun, Espainiako populaketaren % 80 hirietan bizi da.

Espainiako hirietako aldaketak:

Espainiako hirien arazoak, XXI. mendean:

  • Harresiak eraitsi egin zituzten.
  • Zabalguneak eraiki zituzten.
  • Garraio-azpiegitura berriak.

60. hamarkadan

  • Lehen industrialdeak.
  • Industriak hirietatik kanpo kokatzen hasi ziren.

70-75. urteetan

  • Geldialdia, ekonomia-krisiaren ondorioz.
  • Metropoli handien hazkundea bertan behera geratu zen.
  • Hiri ertain eta txikiek garrantzi handiagoa hartu zuten.

75-80. urteetan

  • Hiri-espazioaren berreskurapen sozialari ekin zitzaion, bizi-kalitatea handitzeko eta ingurumena hobetzeko.
  • Etxebizitza-poligonoak, bai periferietan —lohiriak—, bai Iberiar penintsulako eta uharteetako kostaldeko turismogune ugaritan.

80. hamarkadan

  • Periferietan, familia bakarreko etxe multzoen eta dentsitate txikiko eremuen gorakada.
  • Herrietan, baserriak zaharberritzeko joera.

90eko. hamarkadan

  • Zentro komertzialak barra-barra eraiki zituzten.
  • Industrialdeak garraiobide nagusien ondoan kokatu ziren, kalitaterik handieneko bizitegiguneetatik urrun.
  • Higiezinen booma.

Espainiako hirien arazoak, XXI. mendean

  • Ingurumen-arazoak onbideratzea.
  • Pobrezia eta marjinazioa gainditzea.
  • Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea.
  • Atmosfera-, soinu- eta lur-kutsadurari aurre egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Bilbo hiriaren lehen grabatua
XVIII. mendearen inguruko Bilbo hiriaren grabatua

Euskal Autonomia Erkidegoan, hiriak dira nagusi. Populazioaren % 81, izan ere, 10.000 biztanletik gorako 40 hirietako batean bizi da.

EAEko hiri-sistema multipolarra da, eta ardatzak lurraldeetako hiru hiriburuak dira. Hirurek batera, EAEko guztizko biztanleriaren % 36 hartzen dute.

Bilbo da hiribururik populatuena, bigarrena Vitoria-Gasteiz, eta hirugarrena Donostia. EAEko biztanleriaren erdia hiru hiriburuetan edo honako hiri hauetako batean bizi da: Barakaldon (Bizkaian), Getxon (Bizkaian), Irunen (Gipuzkoan), Portugaleten (Bizkaian) eta Santurtzin (Bizkaian). Hiri horiek guztiak hiriburuen inguruan daude.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hiriak
30

Bilatu informazioa eta erantzun galdera hauei:

  • Nolakoa zen Vitoria-Gasteiz hiria duela 200 urte?
  • Nolakoa da orain?
  • Antzinako hiriko zer ezaugarrik diraute bere horretan, gaur egun?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.