Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak

Demografia trantsizioa

Antzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobideari demografia-trantsizio deritzo. Antzinako erregimenak jaiotza- eta heriotza-tasa handiak (bigarrenak askotan hondamendien ondoriozkoak) zituen ezaugarri; trantsizioan, berriz, bi tasak murriztu egin ziren.

Demografia-trantsizioan zehar, biztanle kopurua oso azkar handitu zen, jaiotza- eta heriotza-tasen joera aldatu ahala.

Herrialde garatuetako demografia-erregimenak modernoak dira, baina garapen-bidean daudenak demografia-trantsizioa gauzatzen ari dira.


Trantsizio demografikoa

Antzinako demografia-erregimenaren ezaugarriak

  • Industrializazioaren aurreko gizartea edo gizarte tradizionala.
  • Berezko demografia-oreka: jaiotza- eta heriotza-tasak handiak.
  • Biztanleria-hazkundea ia hutsaren parekoa edo oso txikia.
  • Batez besteko bizi-itxaropena: 25-30 urtekoa.

Arrazoiak:

  • Jaiotzen kontrolik eza.
  • Izurriak eta gaixotasunak.
  • Uzta txarrak eta gerrak: gosea.

Europan, XVIII. mendera arte (Industria Iraultzara arte) iraun zuen. Gaur egun, ez dago herrialderik egoera horretan, baina bai zenbait giza talde isolatu (antzinako herriak edo tribuak).

* Antzinako gizarteetan, jaiotza- eta heriotza-tasak oso handiak ziren, eta biztanle kopurua egonkorra.

Zer gertatu zen demografia-trantsizioan zehar?

  • Gizarte industriala.
  • Heriotza-tasa murriztu egin zen, baina jaiotza-tasak handia izaten jarraitu zuen. Biztanle kopurua hazi egin zen. Jaiotza-tasak behera egin ahala, heriotza-tasa nabarmen murriztu zen.
  • Biztanle kopurua erruz handitu zen.

Arrazoiak:

  • Hobekuntzak ekonomiaren eta osasunaren alorretan.
  • Elikadura hobea.
  • Jaiotza kontrolatzeko politikak (seme-alaba gutxiago izateko).

Europan, Industria Iraultza osoan zehar iraun zuen, XX. mendeko 20ko hamarkadara arte. Gaur egun, horixe ari da gertatzen herrialde pobreetan eta garapen-bidean daudenetan.

* Demografia-trantsizioan, desoreka sortu ohi da jaiotza eta heriotza kopuruen artean.

Demografia-erregimen modernoaren ezaugarriak

  • Gizarte modernoa, industrializazioaren ondokoa.
  • Oso heriotza- eta jaiotza-tasa txikiak.
  • Biztanle kopurua oso motel hazten da, eta, zenbaitetan, batere ez (0 hazkundea).
  • Bizi-itxaropena luzatu egiten denez, biztanle zaharren kopurua handia izaten da .

Arrazoiak:

  • Ekonomia-garapena.
  • Emakumeak lan-merkatuan sartu izana.

Erregimen hori zibilizazio hiritar eta industrialarekin bat dator. Herrialde garatuen ezaugarria da.

Gizarte modernoetan, jaiotza- eta heriotza-tasak oso txikiak dira, eta biztanle kopurua egonkorra.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.