Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Giza kokalekuak

Landa-populaketa

Kopuru-irizpideak aintzat hartuta, Espainian, 10.000 biztanletik beherako guneak landa-udalerritzat hartzen dira, eta 10.000 biztanletik gorakoak hiritzat.

Populaketak landagunetzat edo hiritzat hartzeko beste irizpide bat biztanleriaren ekonomia-jarduera nagusia izaten da. Landaguneetako biztanleak nekazaritzan edo abeltzaintzan aritu dira beti, eta, beraz, lehen sektorea izan da nagusi. Gaur egun, ordea, bestelako jardueretarako eremuak ere badituzte: nekazaritzarako, abeltzaintzarako, bizilekuetarako, industriarako, garraioetarako edo zerbitzuetarako eremuak, alegia. Toki horietako asko babestuta daude, ingurumena zaintzeko, eta garrantzi ekonomiko handia dute, bizileku-eremu bihurtu direlako edo landa-turismorako edo ekoturismorako erabiltzen direlako.

9

Zure koadernoan erantzuteko

  • Zenbat biztanle ditu zure udalerriak? Nolako lanbideak daude? Zer da: landa-udalerria ala hiria?

Landa-populaketaren motak

Landa-inguruneetako biztanleriaren banaketa nolakoa den kontuan hartuta, hiru populaketa mota bereizten dira:

Populaketa sakabanatua: Etxebizitzak lurraldean zehar han-hemenka daude kokatuta, gehienetan familia bakoitzaren ustiategiaren ondoan.

Populaketa kontzentratua: Toki jakin batean, herrian edo herrixkan, kokatutako etxebizitza multzoa da. Etxebizitza guztiak toki berean daude, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak egiten diren guneetatik bereizita.

Tarteko populaketa: Aurreko bi moten nahasketa da. Batzuetan, populaketa kontzentratua eta, ez oso urruti, etxebizitza edo herrixka sakabanatuak aurkituko ditugu.

Espainian, landa-populaketa sakabanatua ohikoagoa da iparraldeko autonomia-erkidegoetan (Galizian, Asturiasen, Kantabrian, EAEn). Erdialdeko mendialdeetan, Mediterraneoko kostaldean eta uhartedietan, populaketa sakabanatu tartekatua da nagusi.

Herrietako bizimodua

Bizitza herrietan

Herrietako biztanleek landa-giroa eta tokian tokiko ohitura zaharrak, kultura eta sustraiak bizirik iraunarazten dituzte. Dena den, herrietako bizimodua bete-betean ari da eraldatzen. Horrela, aldaketa ekonomikoei eta garraiobide eta balio berriei (ingurune naturaletan bizitzearekin zerikusia dutenei) esker, zenbait landagune suspertzen ari dira.

Esanak esan, landaguneetako bizimoduak baditu zenbait alde txar ere: osasun- eta hezkuntza-zerbitzu gutxiago, lanbide-garapenerako muga gehiago, jarduera fisikoak, aisiarako aukera gutxiago…. Horregatik, hiriburuetarako exodoa ez da desagertu, oro har.

Fenomeno horri aurre egiteko, zenbait tokitako agintariek landa-alorreko jarduera berriak garatzeko eta etxebizitzak eta egiturak hobetzeko politikak sustatu dituzte, gune jakin batzuetako despopulazio-prozesua geldiarazten eta jende gaztea erakartzen laguntzeko.

Etorkizuneko landa-giroak ez du izango nekazaritzaren eta abeltzaintzaren beharrik, beste zenbait alderdi erakargarri (naturaren balioak, ingurumena, elkarbizitza, estresik eza…) eskainiko baititu.

11

Zure koadernoan erantzuteko

  • Herrira joan nahi dut! testua irakurri ondoren, bila ezazu kontzeptu hauen inguruko informazioa: neobaserritartasuna, ekoherrixka eta landa-zaletasun berria.
12

Zure koadernoan erantzuteko

  • Aukeratu mila biztanletik beherako herri bat.

    Non dituzte institutu, ospitale eta unibertsitaterik hurbilenak?

    Zenbat denbora behar dute bertako biztanleek merkataritzagune batera heltzeko?

    Zein da herri horretako ekonomia-jarduera nagusia?

Aldaketak landa-munduan

Etxebizitza familiabakarrak

Herrietako bizimoduak hirietakoak ez bezalako zailtasun jakin batzuk (asistentzia-, hezkuntza- edo aisia-zerbitzu gutxiago) dituen arren, ez dugu ahaztu behar alde onak ugariak direla. Gainera, landa-mundua errotik ari da eraldatzen, eta, ondorioz, zerbitzu guztiak hobetzen ari dira, besteak beste.

Ohiko nekazaritza- eta abeltzaintza-funtzioetan jarduteaz gain, landa-munduak ekonomia-jarduera berrietan parte hartu duelako gertatu dira aipatutako aldaketak.

Bizitegiguneen hedapena

Industria berriak

Oso ohikoa izan da, hirietatik gertu dauden herrietan. Hirietan lan egiten duten biztanle asko herrietan finkatzen dira.

Industriaguneak

Industriagune asko landaguneetan kokatu dira, azalera libre handiak eta lurzoru merkeagoak daudelako.

Turismoa

Zanpantzarra iturenen

Herri askok paisaia, klima, hondartzak, bizimodua, jaiak, inguruak… aprobetxatu dituzte, jarduera turistikoak garatzeko.



© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.