| |
Interneten informazioa nola bilatu
Gure ordenagailuarekin Internetekin konektatzen dugunean, prest gaude amaraunean dagoen informazio mordora heltzeko gure nabigatzailea erabiliz (Internet Explorer, Netscape etab.).
Informaziora zuzenean hel gaitezke (bisitatu nahi dugun web gunearen edo orriaren helbide zehatza dakigunean) edota atarien edo bilatzaileen bidez.
- Atariek eskaintzen digute atalez antolatutako informazioa: artikuluak, deskarga daitezkeen dokumentuak, argazkiak, web orri interesgarrietarako estekak etab. Atariek bestelako informazioak aurkitzeko bilatzaile bat izan ohi dute.
- Bilatzaileak amarauneko beste web orrietan informazioa bilatzen duten aplikazioak dira. Lortu nahi dugun informazioa inprimaki baten bidez eskatzen da.
Bilatzaile bat nola erabili
Bilatzailerik erabilienetako bat Google da. Oso tresna ahaltsua da eta komenigarria da Gogokoen menuan gehitzea edota hasierako orri gisa konfiguratzea. Bere hasierako orrian (www.google.com/intl/eu/) sartzen garenean, inprimaki bat agertzen da. Bertan aurkitu nahi dugun informazioari buruzko hitzak, esaldiak etab. idatzi behar ditugu.
Bilatzaile askok bilaketa aurreratuak egiteko laguntza eskaintzen diote erabiltzaileari, baina horrelako bilaketa bat egin baino lehen hobe da oinarrizko hainbat kontzeptu ezagutzea. Googlek kontsultatutako hitz guztiak barne dituzten web orriak baino ez ditu aurkitzen eta, beraz, bilaketa mugatzeko nahikoa da bilaketa hitz gehiago idaztea. Hitzak gehitzean, emaitzen artean hasieran egindako kontsulta “zabalegian” azaltzen ziren web orrietatik batzuk egongo dira. Hona hemen aurretik ezagutu beharreko kontzeptuak:
| Sartutako elementua |
Emaitza |
Adibidea |
| Letra larriak eta xeheak |
Googlen egindako bilaketek ez dute letra larrien eta xeheen artean desberdintzen. Letra guztiak, zein larriak zein xeheak, xehetzat hartzen dira. |
"google", "GOOGLE" edo "GoOgLe" bilatzean emaitza bera lortuko da. |
| Azentu-markak |
Googlek azentu-markak kontuan izan ditzan, “+” ikurra jarri behar da hitzaren aurrean. |
Gaztelaniaz sábana bilatu nahi baduzu, +sábana, idatzi beharko duzu eta, hartara, lortuko duzu sabana, emaitzak kanpo uztea (sabana, dakizunez, belarra duen eta zuhaitzik ez duen oso lautada zabala da). |
| + |
Bi hitz barne dituzten dokumentuak bilatzeko “+” ikurra erabili bi hitz horien artean. Gauza bera egin dezakezu hitz gehiagorekin. |
liburua +historia +Europa idazten badugu, hiru hitz horiek barne dituzten dokumentuak lortuko ditugu. |
| - |
Hitz bat bilaketatik kanpo utz dezakezu zuzenean hitz horren aurrean minus (“-“) ikurra idazten baduzu. |
liburua -historia idazten badugu, liburua hitza barne duten baina historia hitza barne EZ duten dokumentuak lortuko ditugu. |
| Esaldi bilaketa |
Esaldi oso bat bilatu nahi baduzu (adibidez, film baten izenburua), komatxo artean idatzi beharko duzu esaldi hori. |
“Euskal pilota” idazten baduzu, Googlek bilatuko ditu esaldi hori barne duten orriak, baina agian orri guztiak ez dira film ospetsu horri buruzkoak izango. |
| Gaien araberako bilaketa |
Googleren Gidan klik eginez gero, gaien arabera antolatutako ehunka web orritan sartu ahal izango zara. |
Gizartea > Historia > Museoak sakatuz gero, munduko museorik garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ahal izango dituzu. |
| Irudi bilaketa |
Gai jakin batekin erlazionatutako irudiak ere bila ditzakezu. Horretarako, sakatu Irudiak bilaketa egin baino lehen. |
Irudiak sakatzen baduzu eta gero Santimamińe idazten baduzu, Googlek haitzulo horren irudi ugari eskainiko dizkizu. |
|