Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Islama
Arte musulmana
Arte musulmanaren oinarrizko ezaugarriak
Arte islamiarrak, bere estilo bereizgarria finkatu arte, beste tradizio artistiko batzuetako elementuak hartu zituen.
Arkitekturan, kupula bizantziarra eta arte bisigodoaren ferra-arkua bereganatu zituen, baina, tradizioarekin bat aritzeko, ez zuten irudirik ezarri.
Euskarri gisa, horma jarraituak eta zutabe eta pilare ugari erabili zituzten. Materialik ohikoenak adreilua, zura eta igeltsua ziren.
Meskita
Koranak giza eta animalia-irudiak mugatzen ditu, eta, horregatik, erlijiosoak ez diren eraikinetan baino ez dira agertzen. Muga hori zela eta, irudirik gabeko apaingarriak egiten zituzten iztukuan, azulejoetan, adreiluetan edo zur landuetan.
Eraikuntzarik bereizgarriena meskita da, baina bestelako eraikin asko ere badaude, hala nola, jauregiak, gotorlekuak, harresiak, mausoleoak eta lorategiak.