| |
Irudi analisia
Liburuan zehar antzinako bizimodua adierazten duten hainbat irudi aurkituko dituzu: garai hartako bizitza, jarduera ekonomikoak, kultura, artea, gizartearen bilakaera etab. Irudi horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko garrantzitsua da honako prozedurari jarraitzea:
- Izenburua. Kasu honetan, Neolitiko garaiko bizimodua izan daiteke.
- Izenburua arrazoitzea. Honetarako garrantzitsua da irudien xehetasunetan arreta jarri eta zenbait galderari erantzutea:
- Irudietako pertsonek zer jarduera ekonomiko garatzen dituzte?
- Nolakoak dira etxebizitzak? Zer materialez eginak dira? Herrixkari ematen al diote iraunkortasunik?
- Irudietako pertsonek zer tresna eta lanabes erabiltzen dituzte?
- Eman itzazu irudiak adierazten duen testuinguruko alderdiei buruzko argibideak. Horretarako egitura ezazu informazioa atal nagusitan: ekonomia, gizartea, kultura, teknologia...
- Zabal ezazu garaiari buruzko informazioa, irudi osagarrien bidez: tresnak, makinak, eraikinak, jantziak, txanponak etab.
|