Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Al Andalus

Gizartea

Iberiar penintsulara heldutako musulman taldea 50.000 bat lagunekoa zen: guztizko biztanleriaren % 1,5 inguru. Talde horretan, arabiarrak eta siriarrak gutxiengoa ziren (buruak, ordea), eta gehiengoa bereberrak.

Bertako biztanle gehienak islamera bihurtu ziren, jazarpen erlijiosoak saihesteko eta musulmanen eskubide berberak izateko (zerga handiagoak ez ordaintzeko, adibidez). Islamera bihurtutakoei muladi izena ezarri zitzaien.

Kristautasunarekiko atxikimenduari gutxiengoak (batez ere, hirietako artisau eta merkatariek) eutsi zion. Mozarabiarrak ziren. Jazarpena jasan zuten arren, agintari musulmanek haien ohiturak nahikoa errespetatu zituzten.

Beste gutxiengo bat juduek osatzen zuten. Gehienak hirietan bizi ziren, eta artisautzan eta merkataritzan egiten zuten lan, oro har.

29

Zure koadernoan erantzuteko:

  • 50.000 pertsona populazioaren %1,5 baziren, zenbat biztanle bizi ziren Iberiar Penintsulan, gutxi gorabehera, inbasioa gertatu zen unean? VIII. mendearen hasieran Iberiar Penintsulari arabiarrek eraso egin ziotela esatea egokia al da? Arrazoitu zure erantzuna.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.