Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Urbanizazio iraunkorra

Lurzorua: ondasun urria

Hirietako lurzorua ondasun urria da, eta beharrezkoa guztiontzat. Era berean, truke-ondasuna dugu. Lurzorua, eraikinak eta etxebizitzak merkatuan trukatzeko salgaiak dira, eta eskaintzaren eta eskariaren legeak ezarritako prezio libreak hartzen dituzte oinarri. Bestalde, eskolak, etxebizitzak eta aisialdi- eta osasun-ekipamenduak ezinbesteko elementuak dira populazioarentzat.

Lurzoruaren jabeek, enpresari handiek eta higiezinen agentzietako sustatzaileek ekonomia-interes eta –irizpideei ematen diete lehentasuna, eta beren ondasunei edo hiri-eraikuntzan egindako kapital-inbertsioekin ahalik eta denborarik laburrenean errentagarritasunik handiena lortzea izaten dute helburu.

Hiritarrek, berriz, etxebizitzak, ekipamenduak eta zerbitzuak ahalik eta merkeen eskuratu nahi izaten dituzte, eta ingurumen-kalitaterik handiena bilatzen dute.

Botere publikoek gatazkak bideratzen eta lurralde-antolamenduak arautzen dituzte, hirigintza-plangintzaren bidez; bestela, lurzoruen eta ekoizpen-bitartekoen jabeek kokapenik onenetan besterik ez lukete jardungo.

39

Zure koadernoan erantzuteko

  • Zer dira lurzoru urbanizagarriak?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.