Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Gizarte feudala

Gizarte ordenak

Erdi Aroko Elizak zioenez, hiru gizaki ordena edo multzo zeuden, eta bakoitzak bere eskubideak, betebeharrak eta bizimodua zituen. Horrela, batzuk (apaizak) otoitzari emanda bizi behar zuten, beste batzuen (gerrarien) zeregina borrokatzea zen, eta hirugarren multzoak (nekazariek) lan egin behar zuen. Gizarteak egoki funtzionatzeko, ezinbestekoa iruditzen zitzaien hiru ordenen arteko harremanak onak izatea, elkarren mende baitzeuden.

Orator, bellator et laborator

Elizaren arabera, hiru ordenak (noblezia, kleroa eta nekazariak) Jainkoak ezarriak ziren, eta, beraz, inork ez zituen zalantzan jartzen. Dena den, nobleziakoa edo goi-klerokoa izateak ez zuen bizibidea bermatzen, azken finean, gizarte-antolamendua askoz ere sinpleagoa baitzen. Batetik, pribilegiatu gutxi batzuek (aristokraziak eta Elizako goi-karguek) boterea eta lurrak zituzten; bestetik, biztanle gehienak boteretsu horien mende zeuden.

Denboraren poderioz, hainbat alderdi eraldatu egin ziren, eta, horrela, Aro Modernoan, estamentuetan oinarritutakoa gizartea nagusitu zen. Hiru estamentu zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea. Erdi Aroko gizartea baino irekiagoa zen, herri xeheak gizartean gora egiteko aukera baitzuen, tituluak erosiz, kulturaren bidez edo meritu militarren ondorioz.

7

Erantzun zure koadernoan

Bila ezazu hiztegian zein den plebeio hitzaren esanahia. Idatz ezazu zenbait sinonimo eta antonimo.

Ekialdean bizi diren anai-arrebek zuen laguntza behar dute lehenbailehen (...); izan ere, entzungo zenuten moduan, turkiarrek eta arabiarrek eraso egin eta hainbat lurralde konkistatu dituzte (...). Gero eta lurralde kristau gehiago ari dira berenganatzen, eta zazpi gudu irabazi dituzte. Jende asko hil eta atxilotu dute, eta elizak erautsi eta Inperioa suntsitu egin dute. Hori guztia ikusita, nik, edo, hobeto esan, Jaunak, Kristoren heraldo izendatu zaituzte, esan dizuedana toki guztietan jakinaraz dezazuen, eta maila guztietako jendeari (infante eta zaldunei, aberats eta pobreei) kristau haiei laguntzera joateko eska diezaiozuen, geure anai-arreben mendean hartu dituen arraza mesprezagarri hori suntsitzeko.

Bidean zehar, itsasoz nahiz lehorrez, paganoen kontra borrokatzen hildako guztiei bekatuak barkatuko zaizkie. Deabruak goresten dituen behe mailako arraza anker horrek gure herria, Jainko ahalguztidunarengan sinesten duena eta Kristoren izenean goretsia izan dena, konkistatzea lortuko balu... A zer nolako zorigaitza!

8

Erantzun zure koadernoan

Irakurri Urbano II.aren Clermonteko kontzilioan (1095) egindako diskurtsoaren zati baten ondorengo testua eta erantzun galderei:

  • Zein ezaugarri komun zuten turkiarrek eta arabiarrek?

  • Idatzi Urbano II.a Aita Santuak talde horiek deskribatzeko erabilitako hiru izenondo.

  • Gizarteko zein talde deitzen ditu gurutzadan parte hartzera?

  • Zein urtetan deitu zuten Bigarren Gurutzada? Bilatu informazioa eta ikertu zein Aita Santuk deitu zuen.

Gure erromesak hirian sartu zirenean, sarrazenoak Salomonen tenpluan setiatu zituzten eta, (...) denak hil eta gero, barruan emakume eta haur asko aurkitu zituzten. Nahi zutena egin zuten. Batzuk hil eta beste batzuk bizirik utzi zituzten (...). Gero, gurutzatuek urreaz, zilarraz eta zaldiez jabetu eta aberatsen etxeak arpilatu zituzten. Biharamunean, goizez, gutarrek (...) sarrazeno errefuxiatuei eraso egin zieten (...). Denei, gizon-emakume guztiei, lepoa moztu zieten.

9

Erantzun zure koadernoan

  • Zer esan nahi du sarrazeno terminoak?

  • Ba al dakizu fundamentalismo terminoak zer esan nahi duen

  • Gurutzadak kristau fundamentalismoaren adierazpena izan zirela uste al duzu?


© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.