Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiria: gizakiak sortua
Hirien morfologiaKokagunea eta lekuaKokagunea hiriak hartzen duen eremu fisikoa da. Jatorriari loturik egoten da, eta gehienetan ondorengo bilakaera baldintzatzen du. Antzinaroan eta Erdi Aroan, mendixka eta muinoetan sortu ziren hiri gehienak, babesteko leku errazagoak zirelako. Denboraren poderioz, biztanleak lautadetara jaitsi ziren, eta auzo berriak eraiki zituzten. Hiriaren irudia: planoa
Hiriaren irudia: planoa
Planoa azalera jakin batean eraikitako espazioak eta espazio libreak (kaleak, plazak eta lorategiak) kokatuta dauden moduaren adierazpen grafikoa da. Plano ortogonalak edo koadrikulak: Perpendikularrean elkar gurutzatzen duten bide zuzenak dituzte ezaugarri (Bartzelonak eta Madrilek, adibidez). Etxebizitza-eraikinek etxaldeak osatzen dituzte. Trazuak argiak eta errazak dira, nahiz eta batzuetan orientazio-arazoak sortu, eraikinak oso antzekoak direlako. Plano radio-zentrokideak: Kaleek erradio zentrokideen egitura berbera dute, erdiko ardatzaren inguruan. Erdi Aroan oso ugariak ziren. Horrelakoak dira, adibidez, Vitoria-Gasteiz, Milan, Mosku eta Amsterdam. Topografia konplexuetara erraz moldatzen dira, eta erdigunera berehala iristen da, edozein txokotatik. Baina, bestalde, hiriko muturrak lotzea zailagoa izaten da. Horrelako hiri gehienak defentsarako sortu ziren. Plano irregularrak: Ez diote aurretiaz zehaztutako trazadura jakin bati jarraitzen. Kaleen zabalerak ez datoz bat, eta batetik bestera joatea nahiko zaila da. Hiri islamiarrek eta Toledok, esate baterako, plano irregularrak dituzte.
Bartzelona
Lima
Zaragoza
25
Zure koadernoan erantzuteko:
Hiriko ekipamendua eta altzariakHiri-ekipamendua biztanleriak oinarrizko hiri-jarduerak gauzatzeko behar dituen eraikin, instalazio eta espazio irekien multzoa da. Honako hauek hartzen ditu barnean:
Hiri ekipamendua
Hiri altzariak eremu publikoetan gizarte-beharrei erantzuteko ezartzen diren elementuak dira: adibidez, eserlekuak, paperontziak, seinaleak, argiteria eta apaingarriak. Lurzoru motak: erabilerakHirietako lurzoruaren erabileren arabera, hainbat eratako hiri-paisaiak sortzen dira. Erdigunea XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren aurretik eraikitako eremuak hartzen dira erdigunetzat. Jatorrizko ardatzak edo parte zaharrak eta zabalguneek osatzen dute, eta berrogeita hamarreko hamarkadaren aurretik eraikitako hiri-eremuekin bat etortzen dira ia beti. Erdiguneetan, tokian tokiko oroimen kolektiboa islatzen duten monumentuak aurkituko ditugu. Erdiguneetan kokatu ohi dira, era berean, merkataritza-, jolas-, administrazio- eta finantza-eremu nagusiak, kalerik jendetsuenak eta irisgarrienak, eta etxebizitzarik garestienak. Hirietako erdiguneari, zenbaitetan, gune horrek CBD (Central Business District) edo negozio-esparru nagusia esaten zaio. Bizitegiguneak
Familiabakarreko etxebizitzak
Hiri-espazio gehiena hartzen dute. Auzoetan egituratzen dira. Auzo bakoitzak bere gizarte-ekipamendu eta -instalazioak izaten ditu. Gizarte mailaren arabera, honelako auzoak daude:
IndustriaguneakHasieran, industriak hirien erdian kokatu ziren, baina 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, hirietako sarbide nagusietara eraman zituzten. Gune batzuetan, aurretiaz plangintza egokia egin zuten, baina gehienak edonola eraiki zituzten, eta ingurumenean eragin kaltegarria izan zuten.
Lutxanako azken industri gunea, Barakaldon
Lutxanan eraikitzeko proiektua
Gaur egun, horrelako eremu berriak (edo industria-parkeak) eraikitzen jarraitu arren, ingurumen-kalitateari zorrotz erreparatzen zaio, eta berdeguneak sortzen dira. Azkenaldian, industria handiak periferietan kokatu dira nagusiki, komunikabideetatik hurbil ezarritako industrialdeetan.
Lurzoru motak
Industri guneak
Txikizkako merkataritza hiri osoan zehar egoten da sakabanatuta, eta kalitate handiagoko saltoki espezializatuak, berriz, erdigunean kokatzen dira gehienbat. Hirien inguruko eremuak (periferiak): Hirien inguruan, kanpoaldean, eraikitako eremuei periferia deritze. Era askotako periferiak daude, ekonomia-jardueren deszentralizazioaren ondorioz. Garraioek, hiri-ekipamenduek, industriek eta zerbitzuek oso azalera handiak hartzen dituzte. Azalera eta zentro komertzialak (hipermerkatuak eta antzekoak) eta aisialdi-konplexuak (parke tematikoak) hirien kanpoaldean eraiki ohi dituzte, espazio zabalak, sarbide errazak eta lurzoru merkeak bilatzen dituztelako. Periferiak landa-erabilera jakin batzuk ere izan ditzake. Herriak hirietako aldiri edo satelite bihurtzen dira maiz, eta fabriken inguruan eraikitako etxe multzoak eta urbanizazioak oso ugariak izaten dira. 27
Zure koadernoan erantzuteko:
Aipa itzazu parte zahar garrantzitsuak dituzten Espainiako eta EAEko hiriak. |