Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Urbanizazio iraunkorra

Urbanizazio iraunkorra

Ekonomiaren globalizazioa dela eta, gizarte guztiek elkartasunezko ahalegina egin behar dute, hiri-garapena eta bizi-kalitatea uztartzeko. Nazioarteko elkartasuna da, izan ere, Hirugarren Munduko hirien kontrolik gabeko hazkundeari eta planetako ingurumen-narriadurari aurre egiteko modu bakarra.

Ildo horretan, herrialde azpigaratuetako hirietako asentamendu marjinaletan pilatuta bizi diren milioika biztanleen osasun- eta hezkuntza-eskubideak bermatzeko ahaleginei lehentasuna ematea behar-beharrezkoa da oraindik ere.

Urbanizazio iraunkorra benetan gauzatzeko, hiri handietako eta landaguneetako udal txikietako hazkundea kontrolatu eta antolatu egin behar da.

38

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Irakurri bitxikerien ataleko “Haurren hiria” dokumentua eta eztabaidatu ikaskideekin. Nolako neurriak hartu dira zu bizi zaren tokian urbanizazio iraunkorra sustatzeko?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.