Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Mendebalde germaniarra

Gizartea eta ekonomia

Inperioaren lurraldeetan finkatu eta gero, gutxiengo germaniarra (guztizko biztanleriaren % 5 inguru) jatorrizko erromatar gehiengoarekin nahastuz joan zen. Bateratze hori beste hainbat esparrutan ere islatu zen:

  • Erlijio-batasunean: Kristautasuna hartu zuten erlijio ofizialtzat.
  • Arraza-batasunean: Ezkontza mistoak onartu arte debekatuak eta arraza-ezberdintasunak desagertuz joan ziren.
  • Hizkuntza-batasunean: Latina hedatu egin zen, eta termino germaniarrak bereganatu zituen. Horrelaxe sortu ziren, izan ere, hizkuntza erromantzeak.
  • Lege-batasunean: Arau berberak ezarri zituzten biztanle guztientzat, jatorria kontuan hartu gabe. Ordura arte, legeak ez ziren berberak erromatarrentzat eta germaniarrentzat.
22

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Azaldu, zure hitzak erabiliz, ondorengo adierazpenaren esanahia: “Elizak funtsezko funtzioa bete zuen elementu erromatarren eta germaniarren nahasketaren katalizatzaile gisa”.

Botere politiko eta ekonomikoa aristokraziaren esku geratu zen: lehengo noble erromatarren eta konkistetan jabetza handiak berenganatu zituzten agintari militar germaniarren esku, alegia. Hasieran, erregea aristokraziako kideek aukeratzen zuten, biltzar batean, baina, denboraren poderioz, oinordetzan oinarritutako monarkiari eman zitzaion bidea, nobleziak erregearen botereetan gutxiago esku har zezan.

Hiriek eta bizimodu hiritarrak garrantzia galdu zuten, eta merkataritza eta eskuzko ekoizpenak desagertu egin ziren ia. Baserriratze-prozesua erabat nagusitu zen, biztanle gehienak landa-eremuetan finkatu baitziren.

Pixkanaka, erromatarren esklabotza-sistema desagertu egin zen. Jabetza handietan, esklaboen ordez, kolono erdi librea hasi ziren erabiltzen. Lursailak uzten zizkieten, errentan. Gainera, jaunaren lurretan lan jakin batzuk egin behar izaten zituzten, doan. Bestalde, baserritar askeen kopurua izugarria zen, eta, bizimodu gogorraren eta segurtasunik ezaren ondorioz, mendekotasun-loturak finkatu behar izaten zituzten, ezinbestez, jabe handiekin, haien babesa ziurtatzeko. Batzuek, morroi sartzen ziren, jabeen zerbitzura.

Sistema feudalaren jatorria
24

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Adierazi nekazariak lur-jabe handien menpe ezartzeko arrazoi batzuk. Zergatik hedatu zen hainbeste lotura hori Europako mendebaldean?

26

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Zer abantaila lortzen zituen esklaboak kolono bihurtzean? Zer abantaila lortzen zituen nagusiak esklabo bati lur-saila lagatzean?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.