Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak

Bukatu aurretik

Ideia nagusiak

  1. Natura-inguruneko osagaien eta giza jatorrizkoen arteko elkarreraginaren ondorioa da paisaia. Gizakiak zenbateraino esku hartu duen kontuan izanik, bi eratako paisaiak bereizten dira: naturalak eta eraldatuak.
  2. Jendea eraldatutako paisaietan bizi da. Herri edo herrixketako biztanleriak landa-populaketa osatzen du, eta hirietakoak, berriz, hiri-populaketa.
  3. Herrietako bizimodua errotik ari da eraldatzen, eta hainbat landagune berpizten ari dira. Dena den, hiriak gero eta ugariagoak dira. Hirietan, hainbat eratako funtzioak eta lurzoru-erabilerak aurkituko ditugu, eremuen arabera. Eremu horien adierazpen grafikoak planoak dira.
  4. Urbanizazio-prozesua oso bestelakoa da herrialde garatuetan eta azpigaratuetan. Urbanizazio masiboak eragindako arazoek hiri-kontzentrazio handietako bizigarritasun-baldintza egokiei eustearekin dute zerikusia.
  5. Hiriek harreman ekonomiko, sozial eta kulturalak dituzte inguruko landaguneekin, eta baita gainerako hiriekin ere, guztien artean hiri-sarea izeneko sare hierarkizatua osatzen dutela. Hiri-sareak sortzeko funtsezko oinarriak azpiegiturak eta garraioak dira.
  6. Oso garrantzitsua da hiri-garapena eta bizi-kalitatea uztartzea eta hirietako kontrolik gabeko hazkundeari aurre egitea. Urbanismo iraunkorra benetan gauzatzeko, nahitaezkoa da udalerri txikietako eta hiri handietako hazkundea kontrolatzea eta antolatzea.

Mapa kontzeptuala

Ikasitakoa egiaztatzen dut





Gehiago jakiteko

Artikulu interesgarriak

Bitxikeriak

Film gomendatuak

Interneteko esteka gomendatuak

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.