Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera

Bukatu aurretik

Ideia nagusiak

  1. Erdi Aroa VIII. eta XV. mendeen artean ematen den Historiaren garaia da. Hura aztertzeko Goiz Erdi Aroa, Tarteko Erdi Aroa eta Berant Erdi Aroa bereizten dira.
  2. Goiz Erdi Aroan mediterraneoko batasuna apurtu zen ondo ezberdindutako hiru esparru agertuz: Bizantzio, Mendebalde Germaniarra eta Islama.
  3. Ekialdeko Erromatar Inperioak edo Bizantziar Inperioak Konstantinopla 1453 urtean erori arte iraun zuen. Hainbat hiri zegoen eta bertan merkataritza jarduera oso handia zen.
  4. Herri barbaroen asentamenduak europar kontinentean prozesu luze baten ondorio izan ziren, II. Mendearen bukaeratik XI. mendearen erdialderaino. 418 urtean Erresuma Bisigodoa jaiotzen da eta 430 urtean Erresuma Bandaloa. Karlomagno, Erresuma Frankoaren oinordekoak Mendebaldeko Inperioaren enperadore titulua jaso zuen, geroago Germaniar Inperio Santua deituko zena.
  5. VII. mendean zehar erlijio berri batek, islama, munduan zehar hedatu zen. Mahomaren ondorengoak ziren kalifek dinastia ezberdinek jarraitu zuten hedapen azkarrari ekin zioten.
  6. 711 urtean armada musulmanak Gibraltarko Itsasartea zeharkatu zuen eta lau urtetan bere nagusitasuna hedatu zuen Iberiar Penintsulan zehar (Al-Andalus).
  7. Antzinako noblezia bisigodoak gidatutako penintsulako biztanleriaren gutxiengo batek musulmanen nagusitasunetik alde egin zuen penintsularen iparraldeko gune menditsuenetan babesteko, bertatik Birkonkista izenez ezagutzen dena antolatuz.

Mapa kontzeptuala

Ikasitakoa egiaztatzen dut




Gehiago jakiteko

Artikulu interesgarriak

Bitxikeriak

Liburu gomendatuak

Film gomendatuak

  • Juana de Arco

    1429an, Juanak, Frantziako urrutiko herri bateko hamasei urteko nerabeak, Frantzia berreskuratzeko eta Carlos printzea tronura...

  • Zeruetako Erresuma

    Frantziako hiribildu txiki batean hasten da. Bertan, Balian (Orlando Bloom) izeneko errementari bat bizi da. Errementariak ezin du...

  • Arrosaren Izena

    Italiako abadia batean erabat beldurtuta daude. Bertako fraidetariko bat ..

Interneteko esteka gomendatuak

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.