Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak

Hasi aurretik

Industria-garapenaren garaian, landaguneak husten hasi ziren landa-exodoaren ondorioz. Landaguneetan oso lan gutxi zegoenez, biztanleak hiriguneetara joaten hasi ziren, aukera berriak bilatzera. Hori dela eta, hainbat hamarkadatan, hiri-barrutiak eta hiripekoak ikaragarri hazi ziren; landaguneak, aldiz, hustu egin ziren, arian-arian.

Dena den, 70eko hamarkadaren bukaeran, aldaketa txiki bat hasi zen sumatzen migrazio-ereduetan. Landa-exodoak eta, ondorioz, hiri-hazkundeak beren horretan jarraitu zuten arren, aldi berean, kontrako demografia-mugimendua sortu zen: hiriguneak utzi eta landaguneetara bizitzera joateko joera. Hasieran gehiegi ez errotu arren, zenbait gizarte taldetan, ordura arte ez bezala, kontrako mugimendua hasi zen hedatzen, eta, horrela, hiriak uzteko eta egoki kokatutako landaguneetan finkatzeko erabakia hartu zuten askok.

Hirietatik landaguneetarako demografia-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan ere islatu zen, jakina. Izan ere, kontraurbanizazio-prozesua nabarmena izan da EAEn, hiri-bizitegiak landa-inguruneetara eraman izanak bistako ondorioak eragin baititu, horrelako lurren azalera urria eta mugatua delako.

Kontraurbanizazioa EAEn lanetik hartutako pasartea

Egilea: Roberto Torres Elizburu (Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila).

1

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Nabaritu al duzu zure inguruan egileak aipatzen duen kontraurbanizazio-prozesua (hirietatik gune txikiagoetara joateko joera)?

  • Zer lurralde-ondorio eragin ditzake, zure ustez?

  • Ba al du eraginik gizartean?

  • Landagune guztien balioa berdin ari da handitzen, zure ustez?

  • Zer ezaugarri dituzte, zure ustez, landa-mundura bizitzera joatea erabakitzen duten hiritarrek?

  • Zergatik sortu da, zure ustez, kontraurbanizazio-prozesua? Eztabaidatu ikaskideekin.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.