Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 

Nola egin grafiko zirkular bat

Irudikapen grafikoek zenbait datu begiz ikusteko moduan erakusteko balio dute eta ezinbestekoak dira erakutsi nahi dena hobeto ulertuko dela ziurtatzeko. Dakizunez grafiko mota batzuk daude: barra grafikoak, linealak, zirkularrak...

Grafiko zirkularrak, sektore grafiko izenez ere ezagutzen ditugunak, informazioa portzentajetan ematen digutenean erabiltzen dira.

Demagun grafiko zirkular batean kontinente bakoitzaren azalera irudikatu nahi dugula. Beheko koadroaren datuak ikus itzazu.

  • Azaleraren datuekin eta hiruko erregela aplikatuz kontinente bakoitzari dagokion portzentajea kalkulatuko dugu.

  • 44.485.900 x 100

    ------------------------ = 29,65 %

    150.166.480

  • Hiruko erregela aplikatuz, portzentaje horri dagokion sektore zirkularra kalkulatuko dugu (%100eko portzentajeri 360º dagozkiola kontuan izan).

  • 29,65 x 360

    ------------------------ = 107º

    100

Hona hemen datu guztiak kalkulatuta eta koadro batean irudikatuta. Kontinenteak handienetik txikienera ordenatzea garrantzitsua da.

Kontinentea Azalera(km2) Kontinente bakoitzaren portzentajeak Dagozkion graduak
Asia 44.485.900 29,65 107
Amerika 42.056.050 28 101
Afrika 30.269.680 20,15 73
Antartika 13.900.000 9,25 33
Europa 10.530.750 7 25
Ozeania 8.924.100 5,95 21
Guztira 150.166.480 %100 360º

  • Zirkunferentzia bat egin eta erdian hasita eta angelu-garraiagailu bat erabilita, taulan jasotako graduak elkarren segidan kokatuko ditugu. Honela, gure kasuan, zirkuluaren barruan sei sektore zirkular edukiko ditugu, handienetik txikienera.
  • Sektore bakoitzari kolore bat emango diogu eta bere gainean kontinente bakoitzaren izena eta dagokion azaleraren portzentajea adieraziko ditugu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.