Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Giza kokalekuak

Hiri-populaketa

Golden Gate San Francisco-n

Hiri-populaketak edo hiriak asentamendurik handienak eta jendetsuenak dira. Kopuruei erreparatuta, Espainian, 10.000 biztanletik gorako guneak hartzen dira hiritzat.

Ekonomia-jarduerei dagokienez, sektore nagusia bigarrena (industria-hiria) edo hirugarrena (zerbitzu-hiria) izaten da, eta ezlehena, hiri populaketa dela esango dugu.

Urbanizazio-prozesua

Hiriak kopuruan eta tamainan handitzeko prozesuari urbanizazioa deritzo.Urbanizazio prozesua orain dela 6.000 urte inguru hasi zen, lehen hiriak sortu zirenean, eta gaur egunera arte iraun du. Izan ere, egun, munduko biztanleriaren ia erdia hirietan bizi da. Orokorrean, urbanizazio-prozesua funtsezkoa izan da, ekonomia garatzeko eta bizi-baldintzak hobetzeko.

Urbanizazio-prozesua ez da berdin gauzatu herrialde garatuetan eta azpigaratuetan.

Herrialde garatuak: Industria Iraultzatik 50eko eta 70eko hamarkadetara arte, indartu egin zen urbanizazio-prozesua, ekonomia-garapenaren ondorioz, eta nekazari asko hirietara joan zirelako bizitzera.

Herrialde Azpigaratuak: Urbanizazio-prozesua berriagoa da. Bi iturburu izan ditu: demografia-hazkunde orokorra eta landaguneetako immigrazio izugarria. Urbanizazio mailan, desoreka erabatekoa da; izan ere, hiri-aglomerazio handiak eta nekazaritzagune zabalak daude, baina hiri txikiak, aldiz, oso gutxi dira. Hiri-hazkundea gorantz doa herrialde guztietan, baina arazoak ere ugaritzen ari dira: makrozefalia, planifikaziorik eza, oso oinarrizko hornikuntzak, txabolismoa etab.

Hiri-kontzentrazioak

Hiri eta landa-populaketak Espainian

Hirietako biztanleria etengabe ari da handitzen, eta nekazari eta hiritar kopuruen arteko aldea gero eta txikiagoa da. 1800. urtean, munduko biztanleriaren % 3 baino ez zen bizi hirietan; gaur egun, % 50 bizi da.

Urbanizazioa munduan (1995eko datuak)

1800. urtean, Londres zen milioi bat biztanle zituen hiri bakarra. Gainera, Ingalaterra munduko herrialderik urbanizatuena zen. 1850ean, bi hirik baino ez zuten gainditzen milioi bat biztanleko kopurua: Londresek (2,3 milioi) eta Parisek (1,1 milioi). 1900. urtean, milioi bat biztanletik gorako hiriak 10 ziren, eta guztietan jendetsuenak Londres (4,5), New York (3,4) eta Paris (2,7). Gaur egun, hamar milioi biztanle baino gehiago dituzten hirien artean, New York, Mexiko, Sao Paulo eta Shangai nabarmentzen dira.

Hiri-biztanleriaren eboluzioa

Munduko urbanizazio-prozesuan, herrialde pobreek edo “hain garatuta ez daudenek” lortutako nagusitasuna da daturik esanguratsuena: 1950ean, herrialde aberatsetako edo “garatuetako” hiri-biztanleria herrialde pobreetakoaren bikoitza zen; 1975ean, bi kopuruak parekatu egin ziren; 2000n, herrialde pobreetako hiri-biztanleria herrialde aberatsetakoaren bikoitza zen jada.


Aglomerazioen neurria Espainian (biztanleak)
Hiri-kontzentrazioak

Gehiegizko urbanizazioak sortzen dituen arazoak ez dira mugatzen herrialde aberatsetara. Herrialde pobreetan, ezin dituzte gutxieneko osasun eta bizigarritasun -baldintzak bermatu gero eta biztanle gehiago dituzten konurbazioetan.


17

Zure koadernoan erantzuteko

  • Favelizazio-prozesua hedatzen ari da herrialde pobreetan.

    Egin ezazu “miseriaren urbanizazioa” kontzeptuari buruzko hausnarketa. Zer esan nahi du?


Hiri-gune handiak

Metropoli-barrutia

Hirien inguruko eremua. Madrilek, Bartzelonak edo Bilbok metropoli-barruti handiak dituzte.

Konurbazioa

Hainbat metropoli-barrutik bat eginik osatzen duten eremuari konurbazio deritzo. Horren adibidea dugu, besteak beste, Rotterdamek eta Amsterdamek (Herbehereetako hiriek) osatzen dutena.

Megalopolia

Batzuetan, metropoli-barrutiak oso azkar hazten dira, eta elkarren eraginpeko esparruak ere hartzen ditu barnean. Horrelako multzoak megalopoliak dira. Megalopoliak hiri handietako konurbazioek osatzen dituzte. Munduko megalopolirik handienak Boston-Washington eta Tokio-Fukuoka dira: 50 milioi biztanle inguru dituzte.

Hirietako bizimodua

Hirien hazkundeak arazo ugari ekarri ditu berekin. Baina hiriek aukera handiak eskaintzen dituzte, eta, beraz, erakargarria izaten jarraitzen dute.

Ekar ditzagun gogora hiri handietako bizimoduaren ohiko arazoetako batzuk: kutsadura, pilaketa, estresa, auto-ilarak, jendea ezagutzeko arazoak, pertsonen isolamendua…

Baina hirian bizitzeak baditu alde onak ere: lan-aukera handiagoak eta kultura-, osasun-, aisia- eta dibertimendu-eskaintzak ugariagoak, adibidez.


Hirietako bizimodua
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.