Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren bilakaera historian zehar

Euskal Autonomia erkidegoko demografia joerak

Industria Iraultzak eragin handia izan zuen, eta, 70eko hamarkadara arte, Estatu osoko etorkin asko hartu zituen EAEk.

80ko hamarkadako industria-krisian egindako birmoldaketek, eta jaiotza-tasak izandako beherakadak demografiaren gainbehera eragin zuten EAEn.

1975etik 1983ra bitartean, biztanle kopuruak gora egin zuen berriz. 1983an, hain zuzen, maximo historikoa lortu zen: 2.148.370 biztanleko kopurua. Hortik aurrera, alderantzizko joera nagusitu zen, eta, 1983tik 2000ra bitartean, % 3,2 murriztu zen kopurua; Estatuan, aldiz, % 18,46 hazi zen.


Biztanleriaren bilakaera herrialde historikoetan 1975-2005
14
  • Aztertu grafikoa eta atera ondorioak.

Industria Iraultzaren garaian, Araba hazkunderik txikieneko lurraldea izan zen, baina, 1970etik aurrera, biztanleriarik galdu ez duen bakarra da. Bizkaiko biztanleria, aldiz, izugarri handitu zen garai hartan, baina gerora biztanleria gehien galdu duen lurraldea izan da.

2000tik, biztanle kopuruak gorako joera hartu du berriz, baina, hala ere, 2008an, hazkunderik txikieneko Estatuko hirugarren erkidegoa izan zen EAE, eta biztanle kopuruak, gainera, immigrazioari esker egin zuen gora.

Hona hemen biztanle kopuruari buruzko 2008ko datuak, lurraldez lurralde:

  • Bizkaia ez zen batere hazi: 1.146.421 biztanle zituen, guztira.
  • Gipuzkoak 700.000 biztanleko muga gainditu zituen, estreinakoz.
  • Arabak gorako joerari eutsi zion: 310.000 biztanle zituen, guztira.


Euskal Autonomia Erkidegoko demografia-bilakaera eta Estatuko osoarekiko ehunekoa

1857 1900 1910 1920 1930 1940 1950
Biztanleria 413.470 603.596 673.788 766.775 891.710 955.764 1.061.240

Ehunekoa

% 2,67 % 3,24 % 3,37 % 3,58 % 3,77 % 3,67 % 3,77
1960 1970 1981 1991 1996 2001 2007
Biztanleria 1.371.654 1.878.636 2.134.763 2.109.009 2.101.478 2.133.684 2.141.860

Ehunekoa

% 4,49 % 5,53 % 5,66 % 5,35 % 5,11 % 4,77 % 4,74



15

Zure koadernoan erantzuteko

  • Bitxikerien ataleko “Aldaketak euskal hiriburuetan” irakurri ondoren, azal ezazu zergatik murriztu den Bilboko biztanle kopurua.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.