Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Demografia iturriak
Gaur egungo demografia iturriakXX. mendearen hasieran, irizpide zientifikoetan oinarritutako funtsezko bi iturri erabiltzen hasi ziren, demografia-datuak (baita kultura-, ekonomia- eta gizarte-alorrekoak ere) ezagutzeko: errolda nazionala eta udal-errolda. Biztanleriaren errolda nazionala 10 urtetik behin egiten da. Informazio ugari ematen du: hezkuntzari (ikasketa mailari), geografiari (jaioterri eta bizilekuei), gizarteari, familiei (sexuari, adinari, jaiotze-datari, egoera zibilari), lanbideei eta ekonomia- eta lan-egoerei buruzko datuak, hain zuzen. Biztanleriaren udal-errolda bost urtetik behin egiten da, udalerri guztietan. Egitea, mantentzea eta ikuskatzea tokian tokiko udalaren erantzukizuna da, eta udalerri guztietako erroldak koordinatzea, berriz, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren ardura.
Udal errolda
Erregistro zibila
Erregistro zibiletan, udalerri bakoitzeko jaiotzak, adopzioak, ezkontzak eta heriotzak islatzen dira. Iturburuak, izan ere, parrokietako erregistroak izan ziren, 1871n sekularizatu egin baitzituzten. Beste zenbait iturri:
|