Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Mendebaldeko Europa, Verdungo Ituna sinatu ondoren

Europa XIII. mendearen hasieran

Bikingoen eta normandiarren eraso gehienak Britainiar Uharteetako biztanleek jasan zituzten. Ingalaterra bateratuta zegoen XI. mendearen bukaeratik, eta Gilen I.a Konkistatzaileak eta haren semeek bultzada handia eman zioten. Hurrengo mendean, nobleziak hainbat altxamendu egin zituen, baina, XIII. mendearen bukaeran, koroak boterea berreskuratzea lortu zuen, instituzio garrantzitsu batean oinarrituz: parlamentuan.

Europa XIII. mendearen hasieran

Alemanian, estatu indartsua sortzen eta Inperioa berrezartzen saiatu ziren, batik bat Oton I.aren garaian, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu baitzuten. Baina Alemania bost dukerri handitan zegoen banatuta, eta Inperioko burua dukeek aukeratzen zuten. Horregatik, enperadorearen nagusitasuna ustezkoa zen, jaioterrian besterik ez baitzuen botere osoa.

Iberiar penintsulan, gero sakonago ikusiko dugun moduan, erresuma kristauek erasoaldi gogorra egin zuten musulmanen kontra: Fernando I.a (Gaztela eta Leongo erregea) Coimbraraino iritsi zen, Ramiro I.a (Aragoiko erregea) Barbastroraino, eta Gartzia IV.a (Nafarroako erregea) Kalagorriraino. XI. mendearen amaieran, almorabideen erasoen ondorioz, birkonkista- eta birpopulatze-asmoak bertan behera utzi behar izan zituzten, hainbat hamarkadatan. Penintsulako erresuma kristauak XII. eta XIII. mendeetan hedatu ziren gehien.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.