Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak

Euskal autonomia erkidegoko demografia tasak

Ugalkortasun-tasen bilakaera (1975-2005)

EAEko jaiotza kopurua Europako txikienetakoa da. Europar Batasuneko 27 herrialdeen artean, Euskal Autonomia Erkidegoa bosgarrena da, jaiotza-tasarik txikiena dutenen zerrendan.

EUSTATen (Euskal Estatistika Erakundearen) arabera, 2006an, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa 9,5ekoa zen (mila biztanleko), hau da, Espainiakoa baino txikiagoa (10,8 jaiotza). Europako batez bestekoa 10,6koa da.


6

Zure koadernoan erantzuteko

  • Ugalkortasun-tasen bilakaerari buruzko grafikoko datuek agerian uzten dutenez, 35-39 urte bitarteko emakumeen ugalkortasun-tasak gorakada txiki bat izan du, baina 20-29 urteko emakumeena nabarmen murriztu da. Zergatik gertatu da hori, zure ustez?

Bizi-itxaropena jaiotzerakoan sexuaren arabera zenbait herrialde garatutan.

Biztanleriaren zahartze-prozesua dela eta, 2006an, Euskal Autonomia Erkidegoko 65 urteko edo gehiagoko biztanleriaren ehunekoa ere Europako handienetakoa zen (% 18,7); izan ere, Alemaniak eta Italiak baino ez zuten gainditzen.

Gizon-emakumeen bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundeak berebiziko eragina izan du EAEko heriotza-tasaren bilakaeran, beste inon baino gehiago murriztu baita. 2006an, EAEn, batez besteko bizi-itxaropena 77,3koa zen gizonezkoentzat, eta 84,4koa emakumezkoentzat. Azken datu hori Europar Batasuneko handiena da.

www.eustat.es orrian gai horrekin lotutako datu estatistiko ugari aurki ditzakezu.

7

Zure koadernoan erantzuteko

  • Zergatik murriztu da, zure ustez, jaiotza-tasa Euskal Autonomia Erkidegoan?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.