Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala

Migrazio fluxuak

Munduko migrazio-fluxuei buruzko grafikoan ikusten denez, etorkin gehien hartzen dituzten eremuak AEB eta Europar Batasuna dira, eta baita Australia eta Japonia ere (neurri txikiagoan, ordea).

Munduko gainerako eremuetako herrialdeak emigratzaileak dira. Honako hauek dira emigrazio-iturri nagusiak:

Migrazio-fluxuak mundu mailan
  • Afrikako kontinentea (Magrebeko eremua eta Saharaz bestaldeko Afrika). Europar Batasunera joaten dira, oro har.
  • Latinoamerika. Emigratzaile gehienek AEB (hurbiltasun geografikoagatik) eta Europar Batasuna (hurbiltasun kulturalagatik) aukeratzen dituzte. Europar Batasunera Espainiatik joaten dira.
  • Asiako hego-ekialdea eta Txina. Aurreko eremuetan eta Australian finkatu ohi dira.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.