Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko gizartea

Estamentuen gizartea

XVI. mendean, ekonomian eta gizartean izandako aldaketak ez zetozen bat gizarte feudalen oinarrizko hiru ordenekin (borroka, otoitz eta lan egiten zuten taldeekin). Gizarte berria nobleek, kleroak, nekazariek eta burgesek osatzen zuten.

Nobleak edo klerikoak ez ziren guztiek osatzen zuen estamentuari hirugarren estatua esaten zioten. Horien artean, merkatari aberatsak zeuden, baita nekazari, artisau eta pobreak ere. Zergak ordaintzen zituzten, eta ekoizpen-jardueratan aritzen ziren.

Estamentu bakoitzari berez gizarte-funtzio eta lege jakin batzuk zegozkion. Estamentuen artean, honako bereizketa hau egiten zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Kleroak estamentu pribilegiatua izaten jarraitu zuen, eta gizarte-hierarkian nobleziaren gainetik zegoen, gainera. Estamentu bakoitzak bere gizarte-sinboloen ezaugarriak zituen, taldearen batasuna bermatzeko eta gainerakoengandik argi bereizteko. Nobleek beren izaera agerian uzten zuten beti, nahiz eta, zenbaitetan, nekazari eta burges batzuk baino pobreagoak izan.

32
  • Zer adierazten dizu 1612ko ordenantza honek?

“Bakoitzak, bere arbasoen aztarnei jarraitu behar die; horrela, nobleziaren, burgesen eta nekazarien arteko aldea nabarmenduko da”

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.