Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko kultura eta artea

Urrezko mendea

Izenak nahasmendua sortzen du. Garai baten izena da, berez, eta, gainera, ez zuen iraun mende bat, gehiago baizik. Kronologikoki zehatz-mehatz mugatzerik ez dagoen arren, XVI. mendearen bigarren erdian hasi eta XVII. mendearen amaieran bukatu zen, gutxi gorabehera.

Artearen ikuspegitik, aldiz, oso izendapen zuzena da, urrezko garaia izan baitzen, benetan. Ekar ditzagun gogora orduko artista bikain batzuk: Greco, Ribera, Velazquez, Gongora, Quevedo, Lope de Vega, Calderon… Baina oparotasun ikaragarri hori kulturan besterik ez zen islatu, eguneroko bizimodua nahiko miserablea baitzen, literatura pikareskoak agerian utzi zuen moduan.

"Miré los muros de la patria mía

si un tiempo fuertes, ya desmoronados

de la carrera de la edad cansados

por quien caduca ya su valentía"

Quevedoren soneto

46

Irakur ezazu Quevedoren sonetoaren zati hau eta idazlantxo bat egin kontatzen diguna azalduz.

  • Zergatik uste duzu idatzi duela?

Eleberri pikareskoa Karlos V.aren erregealdiaren bukaeran sortu zen. Pobrezia gorrian bizi diren antiheroien autobiografiak dira, eta, adimena zorroztuz, goseari nola aurre egiten zioten azaltzen digute. Eleberri pikareskoetan, argi eta garbi ikusten da nolako egoera eta krisi larria sorrarazi zuten Espainian Europako gerrek eta Amerikako konkistak. Lanik garrantzitsuenetakoak Tormesko itsu-mutila eta El Buscon dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.