Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Paisaiak

Paisaia eraldatuak

Paisaia eraldatua

Horrelako paisaietan, giza jarduerak eta bizimodu berriak islatzen dira: herrietan, hirietan, errepideetan, trenbideetan, harrobietan, zubietan, poste eta kableetan...

Paisaia eraldatu motak

Nekazaritza pasaien banaketa Espainiako Estatuan
Paisaia eraldatu motak

Nekazaritza-paisaiak

Nekazaritza-paisaia eraldatua Neolitikoan sortu zen, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren ondorioz.

Industria-paisaia

Industria-paisaia orain dela berrehun bat urte sortu zen, Industria Iraultzarekin batera.

Hiri-paisaia

Hiri-paisaia eraikinez eta kalez jositako eremuek osatzen dute. Horietan, hainbat jarduera garatzen dira: merkataritza, finantzak, hezkuntza, osasun-jarduerak… Hirietako berezko paisaia da.

Landa-paisaia

Landa-paisaiak hirietakoak baino gutxiago aldatu dira. Lurraren erabilerari dagokionez, nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi. Populaketa mota sakabanatua izan daiteke —eraikuntza bakanduak zoroetan—, edo, bestela, kontzentratua, hau da, nekazaritza- eta abeltzaintza-lurrez inguratutako bizigune txikiz (herriz eta herrixkaz) osatua.


5

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Zer lotura dago paisaia naturalaren garapenaren eta eraldaketaren artean? Eztabaidatu ikaskideekin. Ezinbestekoa da gizarte-garapena sustatzea ala ezinbestekoa da natura babestea? Nola lor dezakegu oreka?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.