Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Mendebalde germaniarra

Kultura eta artea

Montecassinoko Monasterioa (berriztaturik)

V. mendean, Europan monakotza edo monjeen bizimodua sortu eta hedatu zen. Gizarte-bizitzatik aldenduta eta otoitzari emanda bizi ziren. Hasieran, bakarrik bizi ziren (anakoretak edo eremutarrak), baina, geroago, elkarteak sortzen eta taldean bizitzen hasi ziren. Mendebaldeko Europan, monakotzari lotutako antolamendurik ohikoena abadia zen: abade batek gobernatutako monje-elkartea. Baziren, ordea, abadesa batek zuzendutako moja-elkarteak ere.

Horrelako bizimoduaren nondik norakoak 529an finkatu ziren, behin betiko. Urte hartan, San Benedikto Nursiakoak Montecassino monasterioa sortu eta erregela zorrotzak ezarri zituen monjeentzat.

Era demokratikoan aukeratutako abade baten gidaritzapean, otoitz eta lan (“ora et labora”) ematen zuten denbora.

Monasterioetako zereginik ohikoena antzinako testuak transkribatzea zen, haietan jasotako jakintzak babesteko.

Lana monasterioan
Nursiako Benito Deuna.
Leireko monasterio beneditarra

Adierazpen artistikoak

Urregintza
Ferra-arkua

Herri germaniarrek ez zuten arte-tradiziorik, eta eraikuntza erromatarrak imitatzera mugatu ziren. Erlijio-eraikin ugari egin zituzten: adibidez, elizak eta kriptak. Txikiak ziren, eta materialak eskasak. Erromatarren arteari lotutako elementuak (zutabeak, kapitelak, mosaikoak...) ezarri zituzten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.