Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden

Munduko biztanleria banaketa

Biztanleriaren banaketa ez dator bat, inondik inora, munduko eremu guztietan: % 90 Ipar hemisferioan bizi da, eta % 10 Hego hemisferioan.

Eskualde batzuk ia erabat despopulaturik daude: Antartika, basamortu handiak, mendi garaiak eta gune ekuatorialak, adibidez. Horien guztiek Lurraren azalera osoaren % 43 hartzen dute, biztanleriaren % 2 baino bizi ez den arren.

Bestalde, biztanle-kontzentrazioak izugarri handiak dira Asiako hegoaldean (Indian, Pakistanen eta Bangladeshen) eta ekialdean (Txinan, Japonian eta Asiako hego-ekialdean), Europako mendebaldean, Gineako golkoan, AEBko ipar-ekialdean eta Brasilgo hego-ekialdean, besteak beste. Eremu horietan, Lurreko guztizko biztanle kopuruaren hiru bosten bizi dira, azalera osoaren hamarren bat besterik hartzen ez duten arren.

Munduko biztanleria kontinenteka.

Kontinenteei dagokienez, Asian eta Europan biztanleria handiagoa da azalera baino; beste kontinenteetan aldiz, kontrakoa gertatzen da, azalera biztanleria baino handiagoa baita.

Ekonomia-garapenari dagokionez, munduko guztizko biztanleriaren % 19,26 herrialde garatuetan bizi da, eta gainerako % 80,74a herrialde azpigaratuetan. Munduko biztanleriaren bostena besterik ez da bizi herrialde garatuetan.


Munduko biztanleria garapen ekonomikoaren arabera
18

Bila ezazu informazioa eta erantzun galdera hauei:

  • Latitudeei dagokienez, munduko biztanleriaren gehiengoa (% 78,5) Ipar latitudeko 20º-tik 60º-ra bitarteko eremuetan bizi da, eta, altitudeari dagokionez, itsas mailatik 50 metroko tartean. Zergatik gertatzen da hori, zure ustez?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.