Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Mendebalde germaniarra

Finkatzeko moduak

Orokorrean, herri barbaroak (nagusiki, germaniarrak) Mendebaldeko Erromatar Inperioaren lurraldeetan finkatzeko prozesua migrazioa izan zen, inbasio azkarra baino gehiago. Nekazaritza- eta abeltzaintza-lur egokiak aurkitzea zen helburu nagusia.

Barbaroen inbasioak

Hasieran, germaniarrak modu baketsuan eta Erromaren baimenarekin finkatu ziren Inperioko lurraldeetan. Familia-klan edo tribu txikiak ziren eta limes edo muga gurutzatzen zuten, kolono gisa finkatzeko edo inperioaren armadan izena emateko.

Bisigodoen migrazioak

Geroago, IV. mendearen bukaeratik aurrera, herri barbaroak etengabe sartu ziren: godoak, frankoak, sueboak, bandaloak, burgundiarrak etab. Batzuk konkisten bidez finkatu ziren arren, gehienek elkarlan-hitzarmena edo foedus sinatu zuten. Foedus izeneko hitzarmenaren arabera, herri inbaditzailea Inperioaren aliatu bihurtzen zen, eta Inperioa babesten laguntzeko konpromisoa hartzen zuen. Laguntza militarraren ordainetan, lurretako jabetza-tituluak eskuratzen zituzten. Barbaroen lehen erresumen iturburuak hitzarmenak izan ziren. Horrelaxe sortu zen, 418an, erresuma bisigodoa, eta, 430ean, erresuma bandaloa.

Mendebaldeko Europa (V-VI. mendeak)

476. urtean, Odoakro, heruloen (Italiako iparraldean finkatutako herri germaniarraren) erregeak Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea, Romulo Augustulo, tronutik kendu zuen. Urte horretatik aurrera, Mendebaldean Erromatar Inperioa gainbeheran erori eta desagertu egin zen, eta, prozesu horretan zehar, hainbat erresuma barbaro eta germaniar sortu ziren.







21

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Adierazi herri germaniarrek Erromatar Inperioaren lurraldeetan finkatzeko erabili zituzten hiru bideak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.