Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Etorkizuna

Presio demografikoaren balizko ondorioak

Desberdintasunak, pobrezia eta gosea:

Biztanle kopurua handitu ahala, elikagai gehiago behar izaten dira. Lurreko baliabideak etorkizuneko biztanleak elikatzeko eta nolabaiteko bizi kalitatea bermatzeko bestekoak diren jakitea oso garrantzitsua da.

Funtsezkoa da baliabide horiek egoki kudeatzea, herrialdeen arteko berdintasun-irizpideei jarraituz. Ildo horretan, aipatzekoa da biztanleriaren % 20k munduko baliabideen % 80 kontsumitzen duela.

Gizakiak eragindako ingurune-kalteak:

Txinako garapena

Natura jasaten ari den kalte larrien iturburu nagusia demografia-hazkundea dugu. Kontrolik gabeko ustiapen intentsiboak hiru ondorio eragin ditu: kutsadura, desertifikazioa eta lehengaiak agortzen hasi izana. Herrialderik garatuenek dituzte arazorik larrienak, azken urteotan nagusitutako gizarte-eredua dela eta. Gauzak horrela, ezinbestekoa da garapen iraunkorraren alde egitea.

Zahartze-prozesua:

Herrialde garatuetako bizi-itxaropena luzatu egin da, gizarte-ongizateari eta osasun-alorreko aurrerapenei esker. Bizi-itxaropena luzatzea oso aurrerapauso handia izan da, baina hainbat arazo ere sorrarazi ditu:

Hirugarren adinekoek erabiltzeko instalazioak
  • Mendekotasun-egoeran dauden biztanleentzako zerbitzuak (ospitaleak, egoitzak, arreta-zentroak...) sortzeko beharra.
  • Erretirodunei gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatzeko beharra. Gaur egun, Europar Batasunean, 10 langile aktiboko 4 erretirodun daude, batez beste. Aurreikuspenen arabera, 2040an, 10 langile aktiboko 7 erretirodun egongo dira. Beraz, adin horretako biztanleei lotutako gastuak handitu egingo dira, eta diru-sarrerak murriztu, jadanik ez baitira lanean arituko.

Xenofobia:

Etorkinak gutxiestea, lehiakidetzat hartzen direlako. Krisialdietan, xenofobia areagotu egiten da.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.