Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa

Hasi baino lehen

Orator, bellator et laborator

Eliza-ordenak gorputz bakarra osatzen du. Gizartea, aldiz, hiru ordenatan dago banaturik. Aipatutakoez gain, legeak beste bi izate aitortzen ditu: noblezia eta jopuak. Legeak, noski, ez dira berberak bi talde horientzat. Nobleak gerrariak dira, Elizaren babesleak. Herri osoa defendatzen dute, handiak eta txikiak, eta, bide batez, beren burua babesten dute. Bigarren taldea jopuek osatzen dute. Zorigaiztoko arraza horrek ez du deus ere, sufrimendurik gabe. Denak hornitzen dituzte, elikagaiz eta arropaz. Gizon libreek ezingo lukete moldatu, jopuen laguntzarik gabe. Jainkoaren hiria bakarra dela diote, baina ez da horrela, hirukoitza baita. Batzuek otoitz egiten dute, beste batzuek borrokatu, eta gainerakoak lanean aritzen dira. Hiru ordenak elkarrekin bizi dira, eta ez dira inoiz banatuko. Elkarren beharra dute, eta lagundu egiten diote elkarri. Ordena bakoitzak besteen zerbitzuei esker egiten du aurrera. Lege horrek indarrean dirauen bitartean, munduan bakea izan da nagusi.

Adalberon de Laon (Gotzaina) "Carmen ad Robertum regem francorum" (a.998).)

1

Erantzun zure koadernoan.

  • Adalberon de Laonen inguruko informazioa bilatu
  • Zeri buruz ari da gizartea hiru ordenatan banaturik dagoela esaten duenean?
  • Zer adierazten da testuarekin doan marrazkian?
  • Zer da zuretzat noblea? Eta aristokrata?
  • Kontakizun horretan non ikus dezakegu garaiko nobleen arteko tirabira handia?
  • Ba al dakizu zer den ordena monastikoa? Kontakizuneko elizgizona zein ordenatakoa zen? Garaiko bestelako ordenarik ezagutzen al duzu?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.