Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera

Aurkezpena

Erromatar Inperioak boterea galdu zuenean, beste garai historiko bat hasi zen: Erdi Aroa. Garai horretan, hiru etapa bereizten dira: Goiz Erdi Aroa, Tarteko Erdi Aroa eta Berant Erdi Aroa.

Erdi Aroan, esklaboetan oinarritutako Antzinaroko gizarte-antolamendua desagertu eta jaun gutxi batzuen boterean oinarritutako gizarte-antolamendu berria nagusitu zen. Biztanle gehienak —nekazariak— jaun horien mende zeuden.

Goiz Erdi Aroan, Antzinaroko Europako zibilizazio mediterraneoaren batasuna hautsi egin zen. Ikastunitate honetan, Europako mendebaldeak izandako bilakaera historikoa aztertuko dugu, bereziki. Bestelako arlo politiko eta kultural garrantzitsuak ere landuko ditugu, hala nola, Bizantziar Inperioa eta islama.

Ohiko historiografiaren arabera, Erdi Aroa garai iluna —geldialdi kulturalaren eta basakeriaren aroa— izan zen, baina, esanak esan, Europako hainbat kultura- eta arte-ezaugarri orduantxe sortu ziren: Europako hizkuntza ugari, arte erromanikoa eta gotikoa, gesta-kantak etab.

Helburu didaktikoak

  1. Erdi Aroko garaiak bereiztea eta garai horietako gertakarik ezagutzea.
  2. Europako Erdi Aroko ikuspegi orokorra lantzea. Orduko gizarte- eta politika-antolamenduaren, ekonomia-oinarriaren eta pentsamoldeen berezitasunak ezagutzea.
  3. Europako erresuma nagusien jatorria eta bilakaera azaletik deskribatzea.
  4. Iberiar penintsulan eta EAEn Erdi Aroak izandako bilakaera deskribatzea. Birkonkista eta birpopulaketa-prozesuak jorratzea.
  5. Erdi Aroko pentsamolde nagusiak eta arte- eta kultura-ekarpenik esanguratsuenak ezagutzea.
  6. Oinarrizko teknikez baliatuta, testu historiko eta historiografiko idatzietan, mapa historikoetan, atlasetan, grafikoetan... informazioa lortzea.
  7. Laburpenak egitea eta informazioa mapa kontzeptualetan antolatzea.
  8. Europan Erromatar Inperioak boterea galdu zuenetik Berant Erdi Arora arte gertatutako lurralde-aldaketak espazioan eta denboran kokatzea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  1. Erdi Aroa: kontzeptua eta kronologia.
  2. Goiz Erdi Aroa: Mediterraneoko batasunaren zatiketa.
  3. Bizantziar Inperioa.
  4. Islama.
  5. Mendebalde Germaniarra.
  6. Iberiar penintsula eta Euskal Herria Erdi Aroan.
  7. Al Andalus. Erresuma kristauak.

Prozedurazko edukiak

  1. Erdi Aroko bizimoduari buruzko galderak egitea.
  2. Mapa kontzeptualak interpretatzea, irakurtzea eta osatzea.
  3. Testu historikoak aztertzea eta interpretatzea, informazio garrantzitsua lortzeko.
  4. Lehen eta bigarren mailako iturriak (edo historiografikoak) eta horien balio eta erabilerak bereiztea, iraganaren berri izateko.
  5. Gainerako gizarte eta kulturetako gizaki eta taldeen jarreren, ekintzen, sinesmenen, ohituren... azalpenak ematea, egoera pertsonalak eta talde-pentsamoldeak kontuan hartuta.

Jarrerazko edukiak

  1. Egungo eta iraganeko gizarteen arteko loturak ezagutzeko interesa eta jakin-mina piztea.
  2. Iraganeko gizarte eta gizakienganako enpatia- eta elkartasun-jarrerak sustatzea, batik bat emakumeei eta behe mailetako biztanleei dagokienez.
  3. Iturriak zehaztasunez eta objektibotasunez erabiltzea eta interpretatzea.
  4. Ondare historiko-artistikoaren aberastasuna eta aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta babestearen eta iraunaraztearen aldeko jarrera hartzea.
  5. Geureaz bestelako kultura edo gizarte taldeen jarrerak, sinesmenak, bizimoduak... balioestea, errespetatzea eta onartzea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Erdi Aroan, Europan izandako gertakariak eta garai historikoak islatzen dituzten ardatzak egiten eta mapa historikoak interpretatzen ditu.
  2. Iberiar penintsulan, Erdi Aroko zenbait unetan erresuma kristau eta musulmanek izandako egoerari buruzko mapa historikoak interpretatzen ditu.
  3. Iberiar penintsulan, Erdi Aroan izan ziren erresuma kristau eta musulmanen politika-, ekonomia- eta kultura-ezaugarriak ezagutzen eta deskribatzen ditu.
  4. Erdi Aroan, Euskal Herrian jazotako gertakari historiko nagusiak ezagutzen eta deskribatzen ditu.
  5. Erdi Aroan, kultura musulmanak, juduak eta kristauak egindako ekarpenak gure egungo kulturaren oinarrizko iturburutzat hartzen ditu.
  6. Erdi Aroko zenbait arte-adierazpenen oinarrizko ezaugarriak bereizten ditu.
  7. Erdi Aroan, Iberiar penintsulan aldi berean egokitutako unitate politikoak denboran eta espazioan kokatzen ditu, eta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ditu. Euskal lurraldeen jatorri historikoa ongi ezagutzen du, eta egungo gizartean bizirik dirauten gure kultura-ezaugarriak bereizten ditu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.