Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak

Demografia tasak eta herrialdeen garapena

Jaiotza- eta heriotza-tasek eta bizi-itxaropenak lotura zuzena dute herrialdeen garapen mailarekin.

Jaiotza-tasa

Heriotza-tasa Bizi-itxaropena jaiotzerakoan
Herrialde garatuak: Belaunaldi-berrikuntzarik bermatzen ez duten tasa egonkorrak. Europako hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeek dituzte jaiotza-tasarik txikienak. Milako 20 baino txikiagoa Milako 10 baino txikiagoa 72 urtetik gorakoa
Garapen-bidean dauden herrialdeetan: Jaiotza-tasa jaisten hasi da, baina oraindik ez da egonkortu. Horixe ari da gertatzen Asiako eremu askotan, Afrikako iparraldean eta Latinoamerikan. Milako 20-40 bitartekoa Milako 10-15 bitartekoa 60-70 urte bitartekoa
Herrialde azpigaratuetan: Ekonomia-garapena txikia da oraindik Afrika beltzean eta Asiako zenbait herrialdetan. Milako 40 baino handiagoa Milako 15 baino handiagoa 60 urtetik beherakoa



Herrialde azpigaratuetako jaiotza-tasa oso handia da, ugalkortasun-tasa ere (emakume bakoitzeko seme-alaba kopurua) halakoxea delako.

Grafikoan, jaiotza-tasarik handieneko eta txikieneko herrialdeak azaltzen dira. Lehenengoei dagokienez, 4 Afrikan daude, eta 1 Asian; tasarik txikieneko herrialde guztiak, ordea, Europan daude.


Jaiotze-tasa

Bestetik, herrialde azpigaratuetako haurren heriotza-tasa oso handia da oraindik ere. Ezaugarri horren ondorioz, ugalkortasun-tasak gora egin du, familiek seme-alaba gehiago behar dituztelako baliabideak eskuratzeko.

Haurren jaiotza-tasa da, hain zuzen, herrialdeetako GGIa (Giza Garapenaren Indizea) neurtzeko adierazlerik zorrotzena. Zenbat eta handiagoa haurren jaiotza-tasa, orduan eta txikiagoa GGIa.


Haurren heriotza-tasa
9

Garapen-bidean dauden herrialdeetako jaiotza-tasak munduko handienak dira oraindik ere, emakumeek gero eta seme-alaba gutxiago dituzten arren. Hona hemen arrazoiak:

  • Hazkunde ekonomikoa.
  • Osasun-baldintzak.
  • Gurasoei zahartzaroan eskaintzen zaien arreta.
  • Eskolaratzea.
  • Emakumeen lana.
  • Familia-plangintza.

Egin ezazu idazlan bat ideia horien inguruan.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.