Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala

Migrazio mugimenduen ondorioak

Demografian:

  • Emigratzaile gehienak gazteak izaten dira, hau da, lanerako eta ugaltzeko adina dutenak. Ondorioz, haien jaioterrietan, zahartze-prozesua sortzen da, biztanle gehienak adinekoak direlako eta, beraz, ez dutelako haurrik izaterik.
  • Beste ondorio demografiko bat sexuen arteko desoreka dugu, gizonezkoek emigratzen baitute gehienbat. Horrela, finkatzen diren tokietan, gizonezkoen ehunekoa handiagoa izaten da, eta jaioterrietan, emakumezkoena.
  • Landaguneetako emigratzaileak hartzen dituzten hiriak neurriz kanpo hazten dira, zenbaitetan.
Biztanleria hirian

Ekonomian:

  • Soldataren zati bat jaioterrira bidaltzen dutenez, emigratzaileak diru-iturri garrantzitsuak izaten dira jatorrizko herrialdeko ekonomia-garapenarentzat.
  • Bestalde, jatorrizko herrialdeetako langabeziak behera egiten du, biztanle aktibo asko beste toki batzuetara joaten direlako lana bilatzera. Dena den, litekeena da esplotazioa (oso soldata txikiak) jasan edo lan ilegaletan (paperik behar ez duten zereginetan) jardun behar izatea.
  • Etorkinak hartzen dituzten herrialdeetako ekonomia hazi egiten da, eskulana ugaritu eta kontsumoa areagotu egiten delako.
  • Landaguneetako emigratzaileen nekazaritza-lurrak bertan behera geratzen dira maiz. Ez ditu inork ere zaintzen, eta, emankorrak ez izan arren, ingurumen-arazoak sor ditzakete: higadura, suteak basoetan,…
  • Hiriak gehiegi hazten dira. Askotan, biztanle kopurua etxebizitza eta azpiegiturena baino azkarrago handitzen da.

Kulturan:

  • Migrazioen eraginez, kulturak mundu osoan hedatzen dira.
  • Historian zehar, migrazioei esker, aurrerapen teknikoak, landatzeko erak eta beste alderdi asko munduko hainbat txokotara heldu dira. Horixe egin zuten, izan ere, greziarrek, erromatarrek eta arabiarrek Mediterraneoan zehar.
Xenofobia

Gizartean:

  • Emigratzaileei kostatu egiten zaie integratzea, kultura-desberdintasunak oso handiak direlako: hizkuntza, erlijioa…
  • Zenbaitetan, jaioterriko sustraiekiko loturak hautsi egiten dira, harreman-faltarengatik edo, bestela, gizarte berrian integratzeko grinaren eraginez, jatorrizko herrialdeko identitate-ezaugarriak alde batera uzten dituztelako.
  • Gizarte hartzaileetan, emigratzaileen kontrako sentimenduak sortzen dira, atzerritarrak direlako (kanpokoenganako xenofobia edo gorrotoa) edo ezaugarri fisiko desberdinak dituztelako (arrazakeria).
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.