Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala

Migrazio mugimenduei buruzko jarrerak

Immigranteak pateran

XX. mendeko azken hamarkadetan, nazioarteko migrazioak ugaritu ahala, herrialde hartzaileek immigrazioa kontrolatzeko politikak abiarazi zituzten, sarrera neurrigabeak oztopatzeko. Horrela, immigrazio ilegala areagotu egin zen, herrialde pobreetako biztanleak bizimodu hobea lortzen ahalegintzen zirelako. Kasuan kasuko herrialdera kosta ahala kosta iristeko nahiak eraginda, milaka lagun hil dira urtero, bi munduen arteko mugak zeharkatzeko moduaren ondorioz. AEBren eta Mexikoren arteko mugetako ibaiak zeharkatzen dituztenei bizkar bustiak deitzen zaie. Bizitza arriskuan jartzen dute, beste aldera iristeko. Europan, Gibraltarreko itsasartea zeharkatzeko erabiltzen dituzten txalupei patera deitzen zaie, eta Kubatik AEBra txalupetan joaten direnei baltsari.

Immigrazioaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinei buruzko inkesta egin zuen, eta, besteak beste, honako datu hauek eman zituen:

EAEko biztanleriaren % 55ek immigrazioa hiritarren segurtasunik ezaren gorakadarekin lotzen du, eta, % 3,9ren ustez, paperik gabeko etorkinak zuzenean kanporatu beharko lituzkete, inolako lege-hausterik ez egin arren.

Etorkinek oinarrizko eskubideak izateari dagokionez, % 57,3k paperik ez dutenei gizarte-laguntzarik ez ematea eta % 42,4k etorkinen seme-alabei ikastetxe publikoetan ikasteko aukerarik ez ematea proposatu zuen.

Inkestari erantzun ziotenen iritziz, EAEko etorkinen presentzia % 11koa da, eta benetako kopurua ez da iristen % 4,5era..

Estatuko datuak antzekoak dira. Biztanle askok etorkinak gutxietsi egiten dituzte, lehiakidetzat hartzen dituztelako, lanaren ikuspegitik. Hala ere:

  • Estatuko eta EAEko enpresari eta nekazariek eskulana behar dute.
  • Berdintasuna gizaki guztien oinarrizko eskubidea da.
  • Kultura-integrazioren eta –aniztasunaren bidez, gizarteak aberastu egiten dira.
34

Zure koadernoan erantzuteko

  • Zer jarrera duzu immigrazioari buruz?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.