Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Etorkizuna

Politika demografikoak

Politika demografikoak gobernuek demografia-aldagaiak bideratzeko hartzen dituzten neurri multzoak dira. Hainbat alorretan izan dezakete eragina: fiskalitatean, osasunean, etxebizitzan, eta biztanleriaren tamainan eta ezaugarrietan.

Aro modernoan, Japonia izan zen jaiotza-tasak kontrolatzeko programa bat abiarazi zuen lehen herrialde garatua. 1948an, Japoniako gobernuak familietako kide kopurua mugatzeko neurriak hartu zituen: besteak beste, antisorgailuen erabilera eta abortatzeko aukera.

1952an, Indiako gobernuak politika ofiziala ezarri zuen, biztanleria hain azkar handi ez zedin. Aitzindaria izan zen, garapen-bidean zeuden herrialdeen artean.

Dena den, Asiako hazkunde-indizeen murrizketa Txinako biztanleria kontrolatzeko politika zorrotzen emaitza izan da, ezbairik gabe. Txinako biztanle kopuruak ikaragarria izaten jarraitzen duen arren, jaiotza- eta heriotza-tasak izugarri murriztu dira, seme-alaba bakarreko familien politikari esker.

Hona hemen demografia kontrolatzeko (bai biztanle kopurua handitzeko, bai hazkundea geldiarazteko) neurrien adibide batzuk:

  • Ezkontzeko gutxieneko legezko adina finkatzea.
  • Antisorgailuen erabilera sustatzeko programak ezartzea.
  • Migrazioa kontrolatzea.
  • Familia ugarien aldeko zerga-arauak onartzea.
  • Jaiotako haur bakoitzarengatik dirulaguntzak ematea.
  • Bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzeko laguntzak eskaintzea.

37

Zure koadernoan erantzuteko

  • Bila ezazu “Ume txeke” deiturikoaren inguruko informazioa eta egin ezazu laburpen txiki bat ondokoak adieraziz: definizioa, aplikazioa, baldintzak eta lortu nahi diren helburuak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.