Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Bizantziar Inperioa

Bizantziar Inperioa

Mendebaldeko Erromatar Inperioa V. mendearen bigarren erdian desagertu eta zenbait erresuma barbarotan zatitu zen. Ekialdeko Erromatar Inperioak edo Bizantziar Inperioak, aldiz, 1453ra arte iraun zuen, Konstantinopla turkiarren esku erori zen arte.

Konstantinopla

Germaniarrak Inperioko mendebaldean sartu bezain laster, eremu hori barbaro bihurtu zen, baina ekialdean ez zuten inolako eraginik izan. Armadari, ekonomia oparoari eta administrazio egokiari esker, Ekialdeko Inperioak bisigodo, huno eta ostrogodoen presioei aurre egin zien. Horrez gain, Justinianok erregealdian (527-565), garai bateko Erromatar Inperioa berreraiki nahian, Afrikako Iparraldean, Italian eta Hispaniako ekialdeko kostaldean lurralde gehiago bereganatu zituen.

5

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Zer da, zure ustez, barbaro bihurtzea?

Justinianoren ekarpenetako bat Corpus Iuris Civilis izan zen, hau da, Erromatar Inperioko eta haren erregealdian onartutako legeen bilduma.

Hala ere, politika handizale horren kostu izugarriari eustea ezinezkoa zenez, konkistatutako lurrak berehala galdu zituen. Gerora, VII. eta VIII. mendeen artean, Bizantziar Inperioak nekazaritza-lurralde garrantzitsuak galdu zituen (Siria, Mesopotamia, Palestina eta Egipto), eta hiriburuak, Konstantinoplak, arabiarren eraso etengabeak jasan behar izan zituen.

Bizantziar Inperioaren une historikoak

Mazedoniako dinastiaren garaian (867-1056), Inperioa indartu egin zen berriz ere, hainbat administrazio-erreformaren eta islamaren ahultasunaren ondorioz. Garai oparoa izan zen: lurralde gehiago menderatu zituzten, eta Inperioa Mediterraneoko merkataritzagune bihurtu zen. Kultura-bizitza ere suspertu egin zen. Ildo horretan, eskuizkribu zaharrak kopiatu eta laburtu, entziklopediak osatu eta, besteak beste, matematikak, astronomia eta literatura buru-belarri landu zituzten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.