Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Islama

Islamaren hedapena

Mahoma hil zenerako, islama Arabia osoan hedatu zen, ia zeharo bateratuta baitzegoen. Mahomaren ondorengo kalifek lurralde ugari konkistatu zituzten, eta Omeiatarren eta Abasiden dinastiek are lurralde gehiagotan hedatu zuten islama.

Hedapen azkar horren arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren:

Islamaren hedapena
  • Tribu arabiarren indar militarra
  • Inguruko lurraldeen ahultasuna, elkarren kontra borrokatzen jardun izanagatik.
  • Musulmanek menderatutako lurraldeetako biztanleekin zuten jokaera tolerantea, tokien tokiko gurtzak eta legeak onartu egiten baitzituzten.
  • Erlijio islamiarraren apaltasuna.
  • Bizantziar Inperioko nekazarien egonezina, oso zerga handiak ordaindu behar baitzituzten.

13

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Adieraz ezazu zeure erara zer esan nahi duen kalifa hitzak. Bilatu informazioa eta idatzi omeiatarren eta abasiden dinastietako lehen kalifen izenak
14

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Azter ezazu Mahoma profetaren adierazpen hau: “Gizaki guztiak berdinak dira, ehulearen orraziaren hortzak bezala; ez dago alderik zuriaren eta beltzaren artean, arabiarraren eta arabiarra ez denaren artean. Desberdintasun bakarra honako hau da: zenbaterainoko errespetua dioten Alari.”
Islama gaur egun

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.