Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Demografia iturriak

Demografia iturriak

Eustat
EIN

Historian zehar, hainbat informazio-iturritako datuak bildu dira demografiaren nondik norakoak ikertzeko, baina XIX. mendera arte ez zen datu fidagarririk lortu. Espainiako estatuko lehenengo errolda modernoa 1857an egin zuten.

XX. mendean, gobernuek eta nazioarteko erakundeek herrialde bakoitzeko eta munduko biztanle kopuru zehatza ezagutzeko grina bizia zuten. Horrela, erakunde espezializatuak sortu zituzten, aldian-aldian biztanleen kopuru eta ezaugarriei buruzko txosten ofizial zehatzak egin zitzaten.

Ez dugu ahaztu behar biztanleria zenbatzea oso prozesu garestia eta neketsua dela. Besteak beste, zenbat eta handiagoak izan lurraldearen garapen maila eta datu-bilketaren zorroztasuna, orduan eta datu fidagarriagoak lortzen dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.