Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiri-sareak

EAEko hiri-sarea

Bizkaiak eta Gipuzkoak ongi antolatutako hiri-sare zabala dute. Arabako populazio gehiena, aldiz, Vitoria-Gasteizen bizi da, hiriburuaz gain, Laudio, Amurrio eta Agurain besterik ezin dira hartu hirigunetzat.

Biztanle gehien dituzten herriak Bilbo-Donostia korridorean daude, eta, ondoren, bi hiriburu horiek eta Gasteiz lotzen dituzten ardatzetan. Beraz, biztanle kopuruen arteko aldeak oso nabarmenak dira toki batzuetan.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiri sarea

Bilbo Handiko eskualdea konurbazio handi bat da. Bertako demografia-dentsitatea kilometro koadroko 3.000 biztanletik gorakoa da, eta hiri askok dituzte 10.000 biztanle baino gehiago. Espezializazio funtzionala erabatekoa da: ezkerraldea industriala eta langilea da; eskuinaldea, aldiz, bizitegi-eremua eta burgesa.

Donostiaren inguruan ere konurbazio handi bat sortu da, eta demografia-dentsitatea kilometro koadroko 2.000 biztanletik gorakoa da. Konurbazioak bi adar ditu hegoalderantz: bata Hernaniraino iristen da, eta bestea Tolosaraino.

Arabako kasua guztiz bestelakoa da. Tamaina eta kontzentrazio handiko hiria da, eta inguruetako biztanleak bereganatu ditu, Bilbok eta Donostiak ez bezala (horiek garatu ahala, inguruko herriak hazi egin baitziren). Desberdintasun horren iturburua Bilboko eta Donostiako garapen-eredua industriala izan da, inguruetan fabrikak finkatu baitira. Gasteiz, berriz, zerbitzu-hiria da, eta eskaintza guztiak erdigunean kokatzeko joera du.

35

Zure koadernoan erantzuteko

  • Zer da metropoli-barrutia?
  • Non daude garrantzitsuenak?
  • Zergatik sortzen dira halako biztanleriaguneak?

Atera ondorioak eta adierazi zer alde on eta zer alde txar dituen metropoli-barrutian bizitzeak.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.