Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden

Biztanleria banaketaren eragileak

Biztanleriaren banaketak bi eratako eragileak edo arrazoiak ditu: fisikoak eta gizakiarekin zerikusia dutenak.

Arrazoi fisikoak (bizitokiaren ingurumen-baldintzei dagozkienak:

  • Klima: Poloetako eta mendi garaietako biztanleria-dentsitate urrien zergatia tenperatura txikia edo hotza da. Basamortu-eremuetan ere ez da bizi ia inor, izugarrizko beroa egiten duelako eta hezetasuna ikaragarria delako. Ekuatore-eremuetako biztanleria-dentsitate txikiaren arrazoia ere gehiegizko hezetasuna da.
  • Altitudea: Eremu epeletako biztanle gehienak 500 metrotik beherako guneetan bizi dira, mendialde garaiek baino tenperatura eta erliebe egokiagoak eta lur emankorragoak dituztelako. Eremu tropikaletan, gehiegizko hezetasuna murriztu egiten da, garaieran gora egin ahala. Horregatik, biztanlegunerik handienak 1000 metrotik gorako eremuetan daude.
  • Lurzoruak: Biztanleriak lurzorurik emankorrenen inguruan finkatzeko joera du.

Giza arrazoiak (gizakiarekin zerikusia dutenak):

  • Historikoak: Biztanleria-kontzentrazioen edo –hutsuneen arrazoiak ulertzeko, iraganeko gertakari jakin batzuk ekarri behar dira gogora: adibidez, migrazio handiak, babes-hirien sorrera, estatuetako hiriburuen kokapenak eta kokapen horien ondorioz finkatutako administrazioguneak.
  • Sozio-ekonomikoak: Gizarte- eta ekonomia-alorreko zenbait gertakarik biztanleria-kontzentrazioa sustatu dute. Horrela, adibidez, Industria Iraultzaren garaian, biztanle multzo handiak kokatu ziren industrien inguruan.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.