Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiri-sareak

Hiri-sareak

Hiriek harreman ekonomiko, sozial eta kulturalak izaten dituzte inguruko landaguneekin. Hirietako zerbitzu, hornidura eta azpiegiturak landaguneetako biztanleek ere erabiltzen dituzte, eta, denboraren poderioz, azken horiek jokaera hiritarrak berenganatzen dituzte. Horrela, arian-arian, desberdintasunak lausotu egiten dira. Halaber, hiriak ere landaguneetako nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, energia eta lehen mailako gaiak behar izaten ditu.

Azken mendeetan, garraiobideen garapenaren eraginez, hainbat hiri-jarduera kanpoaldera eramateko joera nagusitu da. Horrela, hiriak erdigune bihurtu dira, eta inguruko esparruak edo eragin-eremuak (handiagoak nahiz txikiagoak) ondasunez eta zerbitzuz hornitzen dituzte. Gune multzo hierarkizatu horiek guztiek hiri-sarea osatzen dute.

Hiriek loturak izaten dituzte gainerako hiriguneekin, eta guztien artean hiri-sare hierarkizatua osatzen dute. Batzuk eskualdegune garrantzitsuak izaten dira, eta beste batzuk nazioarteko hiri garrantzitsuak. Hiri-sarea tokian tokiko lurraldeko edo estatuko hirien multzo hierarkizatua da, beraz.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.