Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Arte gotikoa

Eskultura eta pintura

Eskultura gotikoaren ezaugarriak
Eskultura gotikoa

Eskultura gotikoekin batera, naturalismoa, errealitatea ahalik eta zehatzen islatzeko joera, sortu eta hedatu zen. Irudiak errealistagoak eta biziagoak ziren: jantzien tolesturek benetakoak ziruditen, aurpegiak oso adierazkorrak ziren, eta gorputz-jarrerek eta keinuek mugimendu-itxura ematen zuten.

XII. eta XIII. mendeetan, eskultura gotikoak arkitekturaren mende jarraitu zuen. Ildo horretan, portadetako zangoak apaintzen dituzten estatua-kolomak eta baoetako mainelak nabarmentzen ziren.

Erromanikoan bezalaxe, eskulturek funtzio erlijiosoa eta didaktikoa ere bazuten, helburu nagusia fededunei irudien bidez doktrina baitzen.

Pintura gotikoa

Hormetako baoak handitu ahala, horma-pinturak gainbeheran erori eta erretaula eta miniaturetako pinturei eman zitzaien garrantzia. Italian, Treccento izeneko garaian (XIV. mendean) garaian, tradizio gotikoarekiko loturak hautsi eta errealitatea islatzeko ahaleginean murgildu ziren buru-belarri, zehaztasunaren, xehetasunen eta argi eta itzalen erabileraren bidez.





26

Erantzun zure koadernoan

Taldeka, egin Euskal Herriko arte gotikoari buruzko horma-irudi bat eta prestatu baita ere, horiek bisitatzeko gida bat: ibilbidea, alderdi garrantzitsuenak, gertakariak etab.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.