Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera

Mediterraneoko batasunaren bukaera

Teodosio I.a Handiaren dibisioa

III. mendean, Erromatar Inperioaren gainbehera hasi zen. 395 urtean, Teodosio I.a Handia enperadorea hil zenean, Erromatar Inperio zaharra bere bi semeen artean banatu zen. Ekialdea Arkadioren agintepean geratu zen, eta Konstantinoplan ezarri zuen hiriburua. Mendebaldea, aldiz, Honoriorentzat izan zen, eta Erroma izendatu zuen hiriburu. Ekialdeko eta Mendebaldeko Erromatar Inperioen arteko mugak gaur egungo Kroazia eta Serbia zeharkatzen zituen.

Mediterraneoko eremua XIII. mendearen erdialdean.

750. urtean, gutxi gorabehera, Mediterraneoko zibilizazioaren batasunaren ordez, ongi bereizitako hiru politika-, ekonomia- eta kultura-esparru zeuden: Bizantziar Inperioa (Ekialdeko Erromatar Inperio zaharraren oinordekoa), Mendebalde germaniarra (zenbait erresuma independentetan zatitua) eta islamiarra.

Bizantziar Inperioak XV. mendearen erdira arte iraun zuen. Turkiarren mende geratu zen, nahiz eta beste erresuma kristau batzuek laguntza-espedizio militarrak bidali.

Bestalde, VII. mendean, Mahomak, erlijio berriaren (Islamaren) profetak, estatua sortu zuen Arabiar penintsulan, eta, ehun urtetan baino gutxiagotan, Ekialde Hurbilean eta Afrikako iparraldean zehar hedatu zen. Pirinioetaraino ere iritsi zen.

Azkenik, V. mendearen bigarren erdian, Europako mendebaldean Erromatar Inperioa desagertu eta herri “barbaroak” hasi ziren sartzen. Zenbait erresuma sortu zituzten: frankoena, bisigodoena, ostrogodoena…

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.