Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Bizimodu hiritarraren susperraldia

Hiribilduen sorrera

Goiz Erdi Aroan, hiribildu gehienak feudoetan zeuden, tokian tokiko jaunaren edo gotzainaren esanera. Baina, denboraren poderioz, burguetako biztanleek zenbait askatasun eta eskubide lortu zituzten, jaunek emandako frankizia-gutun edo foruen foruen bidez. Toki batzuetan, aipatutako lorpenak baketsuak izan ziren; beste batzuetan, herri-altxamenduei esker eskuratu zituzten.

Bestalde, hiribildu asko erregeek edo jaunek sortu zituzten, populatu gabeko lurraldeak kolonizatzeko edo konkistatu berri zituztenak populatzeko. Jendea erakartzeko, gune berrietako biztanleei baldintza bikainak eskaintzen zizkieten. Horrela, landaguneetako biztanleak miserian bizi zirela, hiriak askatasun-eremu bihurtu ziren.

XIII. mendeko merkataritza ibilbideak

Landaguneetako nekazariek lehengaiak eta elikagaiak saltzen zizkieten hirietako artisauei, eta haien manufakturak erosten zituzten. Teknologia berriak sortu ahala, artisautza-jarduerek bete-betean garatu ziren. Aldi berean, bideak gero eta seguruagoak eta hobeak izateaz gain, banku-jarduerak garatu eta ordainbide berriak (adibidez, truke-letrak) hedatu ziren, eta, horrela, merkataritza are gehiago garatu zen. Feriak antolatzen ere hasi ziren.


24

Erantzun zure koadernoan

  • Donejakue bideari buruzko informazioa irakurri ondoren idatzi kostaldeko bideak (bide kantabriarra) eta bide frantziarrak zeharkatzen zituzten penintsulako guneak.

  • Non elkartzen ziren Paristik, Vézelaytik eta Clunytik iritsitako bideak? Nondik zetorren Frantziako Oloroe hirira iristen zen bidea?
  • Azaldu erromesaren oinarrizko elementu hauen erabilgarritasuna: bizkarrekoa, zorroa, pordoia eta kalabaza.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.