Gesta-kantak

Cantar de mio Cid eskuizkribuaren lehen orria.

Gesta-kantak Erdi Aroan eredutzat hartzen ziren herri baten edo kolektibitate baten bertuteak adierazten dituen heroi baten balentriak kontatzen ditu.

XI eta XII. mendeetan, juglareek ahoz zabaltzen zituzten, orduko gizartearen analfabetismoa zela eta. Gesta-kanta hauek gaur egun arte heldu badira haien eskuz idatzizko kopiak egin zirelako izan da.

Gesta-kantak bereziki ugariak izan ziren Frantzian. Frantziar gesta-kanten hainbat eskuizkribu kontserbatzen dira. Horietatik maisulana Chanson de Roland bera dugu, euskaraz Roldanen Kanta.