Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Baliabide naturalen gaur egungo aprobetxamendua: lehenengo sektorea
NekazaritzaGaur egungo ekonomia, sistema konplexu baten gainean mantentzen da; eta gizakien jarduera askok aberastasuna sortzen dute sistema horretan. Jarduera horiek oso bestelakoak direnez, sektoretan taldekatu behar ditugu. Lehenengo sektoreaEdozein herrialdetako ekonomiaren oinarrizko sektorea da. Naturak eskaintzen dituen produktuak lortzeko balio duten giza-jarduerak sartzen dira sektore honetan: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena. Nekazaritza: Lehenengo sektorearen jarduera nagusia da. Landa-gunean garatzen da. Landa-gunearen barruan laborantza-gunea, bizitegi-guneak, komunikabideak, aisiarako guneak, etab. ditugu.
Herrialdeen garapen-indizea
Herrialde garatuak
6
Erantzun zure koadernoan Konpara itzazu aurreko mapa biak
7
Erantzun zure koadernoan
Europako landa-guneak
Aitzinean, nekazaritza tradizionala leku bakoitzeko klimari eta baldintza fisikoei egokituta zegoen. Baina produktuak komertzializatzea ahalbidetzen ez zuen irauteko ekonomia batera mugatzen zen ekoizpena. Ekoizpen hori handitzeko interesak ereiteko teknika berriak asmatzea ekarri zuen. Teknika horiek, gero eta aurreratuago zegoen teknologiaren laguntzaz, gero eta espezie gehiago eraitea ahalbidetu zuten. Salerosteko soberakina sortu zen. Merkatuko nekazaritza:Produktuak merkatuan saltzen dituena da. Iparramerikan, mendebaldeko Europan, Japonian, Australian, Zeelanda Berrian eta Argentinako zenbait gunetan praktikatzen da. Salmentak handitzea eta kostuak gutxitzea dira dituen helburuak. Nekazariak ezagutzen den produktu bakarrean espezializatu den jarduera da; produktu hori komertzializatu eta onurarik handiena lortzen saiatzen da. Hauen bidez lortzen du:
Merkatuko nekazaritza
Merkatuko nekazaritza garraiobide azkar eta egokien menpe dago bere produktuak azkar komertzializatzeko eta banatzeko. Gaur egungo Mediterraneoko nekazaritzaNekazaritza mota hau merkatuan sartzeko egokitu eta teknika berriak sortu behar izan ditu:
Mediterraneoko nekazaritza.
Elikagai gehiago sortzeko garatu ziren nekazaritza-teknikek populazioa handitzea ekarri zuten; eta aldi berean, populazioak elikagai gehiago behar zituen. Ereiteko lur gehiago lortzeko beharrak basoen eta bestelako natura-guneen tokian, ereiteko gune gehiago egotea ekarri zuen. Laborantza-gunea
Gaur egungo laborantza-guneak.
Laborantza-gunea ereiteko lurrek (lursaila izenez ezagutuak), abereentzako larreek eta basoek osatzen dute. Gaur egun, basoari tokia kendu dioten ereindako lursailak topa ditzakegu; beste batzuek itsasoari kentzen diote, eta beste zenbaitek ereiteko argi egokia duten mendien magalei. Guztiek hartzen dute natura-gunearen zati bat; eta natura-gune hori, gainera, urbanizazioekin edota aisialdirako guneekin ere partekatu behar da, hala nola, golf zelai batekin. 8
Erantzun zure koadernoan
9
Erantzun zure koadernoan
Laborantza-gune bakoitza inguruak dituen baldintzen arabera deskribatzen da: Ezaugarri fisikoen arabera:Klimak nekazaritza-jarduera mugatzen du; zenbat eta euri gutxiago egin, orduan eta nekazaritza-jarduera gutxiago. Erliebearen arabera, tenperaturak aldatzen dira; zenbat eta gorago egon orduan eta tenperatura baxuagoa, eta beraz, begetalak hazteko baldintzak ez dira egokiak. Hegoaldera jotzen duten mendi magalak baino ezin dira aprobetxatu; leku ospeletan, aldiz, hotza etengabea izaten da. Aldapek zaildu egiten dute lan egiteko aukera. Orokorrean, bailara eta eremu lauetan lantzen da lurra.
Bailara
Eragile sozialen arabera:
Eragile ekonomikoen arabera:
Eragile politikoen arabera:
Teknologiaren arabera:
Transgenikoen ekoizle nagusiak
Aipatutako azken teknika horrek espezie berriak sortzen laguntzen du. Produktu transgenikoek (biologikoki manipulatuak) hobeto jasaten dituzte izozteak, intsektuen eraginik ez dute nozitzen eta elikagai gehiago ere badituzte… Gaur egungo nekazaritza intentsiboa eta estentsiboa:
Nekazaritza estentsiboa.
Nekazaritza intentsiboa: Gaur egun, populazio ugari, eta jabegoa oso banatuta duten lur gutxi dagoen gunetan erabiltzen da. Ahalik eta gehien aprobetxatzen da labore ugari espazio urrian ereiten. Nekazaritza estentsiboa: populazio handirik ez duten lur zabaletan ereiten da, eta lurrak gutxi batzuenak dira. Produktu bat edo bi ereiten dira kantitate handia lortzeko eta gastua txikia izateko, zerealak adibidez. Lurrak ugariak direnez, lugorria erabiltzen da. 12
Bila ezazu interneten eta idatz ezazu zure koadernoan:
13
Bila ezazu interneten eta idatz ezazu zure koadernoan:
|