Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Antolamendu politiko motak
Sistema demokratikoak eta sistema autoritarioakEstatuak sailkatzeko beste irizpide bat politika-erregimena edo boterea lortzeko modua da. Estatu demokratikoakEstatuaren boterea eta gobernuaren erabakiak legeak, konstituzioak oro har, mugatzen ditu. Demokraziak zuzenbide-estatuak dira, eta hiritarrek onetsitako legeetan oinarrituz jarduten dute. Subiranotasuna herriaren esku dago. Estatuarekin zerikusia duten erabakiak hiritarrek berresten dituzte, zuzenean (erreferenduma eginez) nahiz zeharka edo ordezkaritza bidez (ordezkari politikoak aukeratzeko botoak emanez). Sufragio unibertsala aitortzen da, eta hauteskundeetan boto sekretua ematen da. Demokrazian, ideologia- eta politika-aniztasuna onartzen da. Pentsaera guztiak askatasunez adieraz daitezke, eta hiritarrek elkartzeko eta era guztietako alderdi politikoak sortzeko eskubidea dute, betiere indarreko legeria betez gero. Alderdi politiko eta sindikatu bakoitzak ideologia jakin bat izaten du. Biztanle multzo baten pentsaera islatzen dutenez, gobernura iristen edo oposizioko kide izaten saiatzen dira. Batzuetan, hainbat alderdik bat eginik gobernatzen dute, alderdi anitzeko gobernua osatuz. Estatu demokratikoetan, botereak bereizita egoten dira: botere legegilea legebiltzarraren eskumena izaten, betearazlea gobernuarena eta judiziala justizia-auzitegiena. 6
Erantzun zure koadernoan.
Estatu autoritarioakHerriari estatuarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko eskubidea aitortzea ez da izan lorpen erraza estatu demokratikoetan, kontzientziazio- eta salaketa-lan luzearen emaitza baizik. Herrialde batzuetan lortzeke dago oraindik, boterea lagun edo talde pribilegiatu bakar baten esku baitago.
Munduko gobernu motak
Gobernuz Kanpoko Erakundeak
Nazioarteko laguntza
Sistema politikoen antolamendua gorabehera, alderdi politikoez edo gobernu-erakundeez bestelako elkarte independenteak sortzeko premia izan ohi dute gizabanakoek, helburu jakin batzuen alde aritzeko. GKE-en iturburuak anitzak izaten dira: hiritar taldeak, sozietateak, enpresak eta era guztietako ekimen pribatuak. Horrelako erakunde batzuek milaka kide dituzte, eta kide guztiek partaidetza aktiboa dute, diru-ekarpenak edo borondatezko lanak eginez. GKE batzuek oso eremu zabaletan jarduten dute edo zeregin ugari gauzatzen dituzte, eta, dedikazio handia eskaini behar izaten denez, langileak edo kolaboratzaileak hartzen dituzte. GKE-en erakundeen zereginak eta eragina areagotu egin dira arian-arian, eta, gaur egun, zenbaitek tokian tokiko estatuko nahiz nazioarteko gobernuak edo enpresa garrantzitsuak presionatzeko erabiltzen dute beren gizarte-oihartzuna. Erakunde humanitarioak
Gurutze Gorria
Besteak beste, premia gorrian daudenei laguntzeko edo egoera oso larrien (hala nola, goseteen, natura-hondamendien edo gerren) ondorioak murrizten saiatzeko sortzen dituzte hiritarrek horrelako erakundeak. Gehienetan, zuzeneko ekintza humanitarioak egiten dituzte: elikagaiak, sendagaiak eta premiazko produktuak banatu. Nazioarteko Gurutze Gorria, Manos Unidas, Intermón-Oxfam eta Mugarik Gabeko Medikuak aritzen dira horretan. Ingurumenaren aldeko erakundeak
Nuklearren kontrako manifestazioa
Naturan gero eta arazo gehiago daude giza jardueren ondorioz, eta sarritan kalte konponezinak eragiten dira. Zenbait erakundek natura-ondarearen suntsipen konponezina salatzen dute munduko hainbat udal-eremutan. Ildo horretan, natura babesteko eratutako hainbat talde txikik bat egin eta nazioarteko erakundeak eratu dituzte, elkarrekin harremanetan egoteko eta informazioa trukatzeko. Aipa ditzagun bi adibide: Greenpeace eta WWF. Garapenaren aldeko elkarteak
Nazioarteko Amnistia, Human Rights Watch
Bakea
Premiazko eta beharrezko arreta emateaz gain, GKE-ek garapen pertsonal eta kolektiboaren alorra ere jorratzen dute, marjinazio- edo bazterketa-arriskuan dauden komunitateak babestuz. Komunitate horien giza eskubideak ez dira errespetatzen, eta, ondorioz, lekuz aldatzera behartzen edo desagerrarazi egiten dituzte. Human Wacth eta Nazioarteko Amnistia erakundeek giza eskubideen kontrako ekintza deitoragarriak salatzen dituzte herrialde askotan. Gobernu batzuek ez dituzte ongi hartzen horrelako erakundeak, beren jokaerak edo akatsak mundu osoan ezagutzera ematen dituztelako.
Errefuxiatuak
|