Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala

Sua

Gizakiak hainbat erabilera eman dizkio sua eta eguzkiaren bero-energiari. Elikagaiak berotu eta kuzinatzeaz gain, beroak materialak urtu eta industriaren hastapena erraztu zuten mekanismo konplexuak mugitzeko balio izan zuen.

Lehendabizi ikatz begetalaren erabilerak, bere bero-ahalmena egurrarena baino handiagoa izanik, industria siderurgikoaren sorkuntza bultzatu zuen. Ondoren, energia iturri berrien deskubrimenduarekin, jauzi handia eman zen produkzioaren kantitate eta kalitatean, eta baita herrien arteko garraioen garapenean.

Energia iturriak

Energia iturri deitzen diegu lan bat burutzeko beharrezko indarra eskaintzen diguten baliabide naturalei. Ikusi ditugu jadanik horietako batzuk aurreko gaietan: ura eta haizea.

Energia berriztagarriak

Agortzen ez direnak dira, eguzki-energia (eguzkitik lortutakoa), energia eolikoa (haizetik lortutakoa) eta energia hidraulikoa (uretatik lortzen dena).

Energia ez-berriztagarriak

Milaka urtetan zehar sortuak izan dira eta beraz erreserbak mugatuak dira.

Ikatz minerala

Zoru azpitik erauzitako erregaia da. Antzinatasunean ezagutzen bazen ere, lurrin makinaren perfekzionamenduarekin, bere erabilera Lehen Iraultza Industrialarekin orokortu zen XVIII. mendean.

Ikatza eratzea.
Zohikatza.

Ikatzak zenbat eta denbora gehiago eraman lurrazalean loturik, handiagoa da haren bero-ahalmena. Antrazita ikatzik zaharrena da eta sakontasun handienetan aurkitzen dena da. Antzinatasunean ondorengoa harrikatza da eta aurrekoaren goragoko geruzatan aurkitzen da. Bero-ahalmen handiko ikatz mota bi dira eta lurrin makinariak mugiarazteko erabiltzen ziren, oso garrantzitsuak industria eta garraiorako XVIII. mendean. Lignitoak eta zohikatzak bero-ahalmen txikiagoa daukate denbora gutxiago daramatelako eratzen eta hurbileneko geruzatan daudelako.

Lurrin makinaren aplikazioak.

Ikatza baliabide kutsagarria da CO2 eta sufrea askatzen dituelako atmosferara.

Bere erabilerak behera egin zuen XIX. mendean bere ustiaketa garestia zelako haren lehiakidearenarekin alderatuz: petrolioa.


Petrolioa

Petrolioaren ustiaketa.

Funtsean hidrokarburo nahasketa batez, hau da, karbono eta hidrogeno konposatuez, osotutako olio minerala da. Antzinatasunean ezaguna bazen ere bere erabilera XIX. mendean orokortu zen.

Petrolio-guneetatik oliobide edo itsasontzien bidez eramaten da birfindegietaraino, eta bertan tratatu eta bestelako produktuetan transformatu egiten da: erregaiak, plastikoak, ehun sintetikoak, ongarriak, eta abar.

Petrolioa erraz atera eta garraiatu egiten da baina oso kutsagarria da eta erreserbak mugatuak dira. Haien jatorria dela eta (denbora luzea behar izatea eratzeko), ikatza, gasa eta petrolioa erregai fosilen atalean sailkatzen dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.